Ertzaintzak lagun bat atxilotu du Donostiako Alde Zaharreko gazte lokala hustu ostean

  • Ostiral goizean ertzainez lagundutako udaltzainek Donostiako Alde Zaharreko gazte lokal berria hustu eta itxi dute. Joan den larunbatean okupatu zuten Aldamar kalean, urte luzez hutsik izan den bideokluba. ARGIAri bertako iturriek jakinarazi diotenez, udaltzainek ez dute agindu judizialik eta legez kanpoko desalojoaren aukera indarra hartzen ari da.

Udaltzainak eta ertzainak joan den asteburuan okupatu zuten lokala inguratzen. (Argazkia: Iñaki Agirre / Irutxuloko Hitza)

2018ko uztailaren 06an - 09:20
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Udaltzainak lokala nola husten ari ziren grabatzen ari zen gazte bati mugikorra kendu diote. Ez da lehen aldia Donostian legez kanpoko husteak egiten dituela Udaltzaingoak okupazio mugimenduari erantzuteko.

Auzoko gazteak biltzen ari dira lokal inguruan.

Gazte bat identifikatu dutela ere jakinarazi dute:

 

Gazteari identifikatzeko eskatu diote eta hau ez identifikatzean atxilotu egin dute.Gaztea atxilotu duten momentua:

Asanblada egingo dute 18:00tan Aldamar kalean eta ondoren manifestazioa 21:00tan Trinitate plazatik.

 

Gaurko gertaeren ostean atera duten oharra.

Okupazioa egindakoan kaleratu zuten oharra:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude