Ostiral goizean ertzainez lagundutako udaltzainek Donostiako Alde Zaharreko gazte lokal berria hustu eta itxi dute. Joan den larunbatean okupatu zuten Aldamar kalean, urte luzez hutsik izan den bideokluba. ARGIAri bertako iturriek jakinarazi diotenez, udaltzainek ez dute agindu judizialik eta legez kanpoko desalojoaren aukera indarra hartzen ari da.
Udaltzainak lokala nola husten ari ziren grabatzen ari zen gazte bati mugikorra kendu diote. Ez da lehen aldia Donostian legez kanpoko husteak egiten dituela Udaltzaingoak okupazio mugimenduari erantzuteko.
Auzoko gazteak biltzen ari dira lokal inguruan.
Auzo lokalaren inguruan bildu dira Parte Zaharreko bizilagunak: "Gure auzoa ez dago salgai!" @irutxulo @AZgazteak pic.twitter.com/pX1IksGrzQ
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) 2018(e)ko uztailaren 6(a)
Gazte bat identifikatu dutela ere jakinarazi dute:
Gazte bat identifikatu dute eta haiek plaka ez daramate agerian. 12 ertzain daude, eta beste hainbeste munizipal 10 gazte baino gutxiagorentzat. Konfirmatu digute baimenik ez zegoela edifizioan sartu eta prezintatzeko, ilegalki egin dute Utzi gazteria eta alde zaharra pakean!
— Alde Zaharreko Gazteak (@AZgazteak) July 6, 2018
Gazteari identifikatzeko eskatu diote eta hau ez identifikatzean atxilotu egin dute.Gaztea atxilotu duten momentua:
Ertzaintzak auzo lokalaren inguruan bildu diren gazteetako bat atxilotu du. Jendea atxiloketa ekiditen saiatu da eta poliziak indarrez jo du eurengana @irutxulo @AZgazteak pic.twitter.com/wwozzBzCkS
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) July 6, 2018
Asanblada egingo dute 18:00tan Aldamar kalean eta ondoren manifestazioa 21:00tan Trinitate plazatik.
Gaurko gertaeren ostean atera duten oharra.
Okupazioa egindakoan kaleratu zuten oharra: