Donostian ere manifestarien aurka oldartu da Ertzaintza Voxen agerraldian

  • Voxeko idazkari nagusi Javier Ortega Smith eta alderdiko beste hainbati gaitzespena azaltzera bertaratu ziren lagunak borraz kolpatu zituen Ertzaintzak. Alderdi ultraeskuindarreko kideak eskoltapean egon behar izan ziren uneoro.

     


2020ko ekainaren 22an - 10:34
Voxeko kideak Donostian
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekainaren 21ean Vox alderdi ultraeskuindarrak agerraldia egin zuen Donostian, Bilboko giroa aztoratu eta gero. Javier Ortega Smith eta dozenaka alderdikide jarrera probokatzailearekin azaldu ziren Gipuzkoako hiriburuan. Taldea Ertzaintzaren Brigada Mugikorraren unitate zabal batek eskoltatu behar izan zuen egonaldi osoan zehar, “alde hemendik” eta “faxistak kanpora” oihukatzen zuten ehunka lagunek inguratu baitzituzten.

Geroz eta jende gehiago hurbiltzen ari zela, Ertzaintzak manifestarien aurka jotzea erabaki zuen. Borra kolpez zabaldu zieten Voxeko kideei autobuserako bidea, eta hiriko erdigunean barrena ihes egin behar izan zuten.

 

Bilboko gertakariak

Larunbatean Bilbon elkarretaratu ziren Voxeko kideak, populazio etorkin handia duen San Frantzisko auzoan, hain zuzen ere. Bilbotarrek ere euren mespretxua adierazi zieten, eta Ertzaintza zein Udaltzaingoa bizkartzain lanetan aritu zen orduan ere. Indar polizialek bizilagun bat atxilotu zuten auzoan jazo ziren istiluetan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
Eguneraketa berriak daude