Donostiako Txantxarreka gaztetxeko gizonek emakumeentzako otorduak eskainiko dituzte M8an

  • Donostiako Antiguo auzoko Txantxarreka gaztetxeak martxoaren 8ko greba feministarekin bat egin du eta egun horretarako ekimenak antolatu dituzte. Gaztetxea irekita egongo da 12:00etatik 15:30era bitarte eta 20:00etatik 22:00ak arte.


2018ko martxoaren 6an - 11:06
Donostiako Txantxarreka gaztetxeak zabaldutako kartela
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Txantxarreka gaztetxeko gizonek greba egin ezin duten emakumeei irtenbide bat eman nahi diete. Emakumeentzako eta haurrentzako doako bazkaria emango dute, eta arratsaldean, umeak eskolatik ateratzen direnean, gaztetxeko gizonek euren zaintzaren kargu hartuko dute ordu batzuez.

Martxoaren 8an seme-alabak gaztetxean uzteko asmoa duenak, edota bazkaltzera joan nahi duen emakume orok m8txantxarreka@gmail.com helbidera idazteko eskatu dute antolatzaileek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M8 greba feminista
Eguneraketa berriak daude