“Ez daukagu konfiantzarik agintariengan”. Zuzenak izan dira Donostiako Parte Zaharrean bizitzeko eskubidearen aldeko manifestua sinatu duten 30 herritar ezagunak. Piter Ansorenak irakurri du asteazkenean egin duten prentsaurrekoan, manifestua aurkeztu eta Udalari turismoaren masifikazioan berehalako irtenbidea eskatzeko.
“Eraberritze neurririk berehalakoan hartu ezean, auzoan bizitzea ezinezkoa izango da laster”, adierazi dute manifestuan. Datuak bilduta, egoera jasanezina dela ohartarazi dute: 6.000 biztanleko auzoan, 1.600 plaza eskaintzen zaizkie turistei, 280 apartamentu turistiko, hiru hotel, 62 pentsioren artean. "Auzo baten ohe turistikoen ratioa %6,7 baino handiagoa bada, auzo horren kohesio soziala arriskuan dagoela esan zuen Ada Colauk. Bada, Parte Zaharrean laukoiztu dugu ratio hori". Gainera, pisu turistikoen %84k ez du legedia betetzen, Montero34 txostenean argitaratu dutenaren arabera.
Ostalaritzako sektorearen mesederako, terraza eta toldoekin egiten duten espazio publikoaren pribatizazioa salatu dute. Elbarrien eta oinarrizko zerbitzuen –anbulantziak– sarbidea oztopatzen dute. 29 bizilaguneko taberna bat dagoen auzoan, Kultur etxe edo kiroldegi falta salatu dute, eta gainontzeko auzoen bizi kalitate maila lortzeko benetako ahalegina eskatu Udalari.
Azken hilabeteetan giroa asko gaiztotu da Donostian turismo masifikatuaren harira. Orain bi aste, Ertzaintzak hainbat gazte identifikatu zituen “Ezagutu zure auzoa” tour satirikoa egiten ari ziren bitartean. Atzo bertan, Denis Itxaso Gipuzkoako Turismo diputatuak, Ernairen kontra egin du sare sozialetan Aste Nagusian turismo ereduaren kontrako manifestazioa deitzeagatik.
Esos 'sobrados sin cabeza' son los q han convocado 1 manifa contra el turismo.Y creo q no es malo explicar con pdagogía el modelo q queremos
— Denis Itxaso (@DenisItxaso) 2017(e)ko abuztuak 2
Sinatzaileak
Jose Angel Irigarai, Sabino Ormazabal, Paco Sexmilo, Felix Arrieta, Koldo Telleria, Xabier Zaldua, Andoni Monforte, Urko Aiertza, Javier Elzo, Xabier Rojo Etxaniz, Juan Gorostidi, Beltza, Ibon Maritxalar, Ramon Mendizabal, Gorka Arzelus, Fernando Blanco, Iñaki Biain, Iñigo Cabañas, Eduardo de la Fuente, Beñat Gaztelumendi, Piter Ansorena, Klara Badiola, Ramon Agirre, Manuel Berasategi Olazabal, Aitzol Iriondo, Arritxu Zurbano, Juan Mari Iraola, Fermin Iraola, Markel Ormazabal eta Mikel Agirre.
Tokiko EH Bilduk deitoratu du Bilboko Portu Agintaritzak hotel bat egin gura duela Getxoko Kirol Portuan. Udal taldearen esanetan, lau izarreko, 190 logelako eta 26 metroko altuerako eraikina gurutza-ontzien turismoa bultzatzeko estrategiaren parte da, eta, horregatik, proiektua... [+]
Bilboko Portu Agintaritzaren datuen arabera, abendurako Getxora 150.000 turista lehorreratuta izango dira, 90 itsasontzitan. Gehiengoa britainiarrak, estatubatuarrak eta alemaniarrak. Azkenak, irudikoak, 16 autobus bete turista jaurti zituen Eskuinaldeko hirira, handik Bilbora... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]
Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]
Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]
Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
Bilboko Udalak ez du lizentzia berririk emango, hirigintza planean etxebizitza turistikoen figura arautu bitartean. "Kautelaz" jokatzea erabaki du Juan Mari Aburtoren udal gobernuak, baina gehienez ere urtebeteko epea eman dio debekuari.