Donostiako Onkologikoa Osakidetzan sartzeko eskaera 12.000 lagunek babestu dute

  • Kutxak kudeatzen duen Donostiako Institutu Onkologikoko langileek hainbat ekimen burutu dute, zentroa Osakidetzan sar dezaten aldarrikatzeko. Interneten abiatutako sinadura-bilketak 12.000 lagunen babesa lortu du dagoeneko.


2013ko abuztuaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Onkologikoko langileek pribatizazio arriskuaz ohartarazi dute.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Cristina Ruedak abiatu du kanpaina Change.org webgunean, minbizia duten gaixoen izenean: "Duela urtebetera arte, gaixo ugari Onkologikora bideratzen zituen Osakidetzak. Zentroak makina sofistikatuenak ditu, eta geldirik daude uneotan. Osakidetzako itxaron-zerrenda luzeek gaixoak ernegatzen dituzte, baita Onkologikoko langileak ere. Pentsatzen dut tartean interes politiko eta pribatuak daudelako ari dela gertatzen hau".

Sinadura bilketaz gain, langileek ekimen gehiago antolatu dute, euren aldarrikapenak gizarteratzea xede dutenak. Asteartero, adibidez, elkarretaratzeak egiten dituzte Kutxak Donostiako Garibai kalean duen bulegoaren aurrean, arratsaldeko 18:00etan.

Pribatizazioaren mamua

Pasa den martxoaren 7an, Eusko Legebiltzarrak Institutu Onkologikoa Osakidetzan sartzeko eskaera egin zuen, eta Jaurlaritzari dei egin zion Kutxa Fundazioarekin –zentroaren jabearekin– elkarrizketak hasteko. EH Bilduk aurkeztutako testua PSE-ko legebiltzarkideek babestu zuten; UPyD abstenitu egin zen eta EAJ-k eta PP-k aurka bozkatu zuten.

Hiru aste lehenago, EH Bilduko ordezkari Ainhoa Beolak, Iban Asenjok, Joseba Permachek eta Xabi Sotok prentsaurrekoa eman zuten Donostian, Onkologikoaren pribatizazio arriskuaz ohartarazteko. "Pribatizazioranzko bidean, Kutxabank eta EAJ, PPren babesarekin eta PSEren kolaborazio akritikoarekin, kutxen gizarte-ekintza likidatzeko urratsak ematen ari dira", salatu zuen koalizioak. Kutxabankek gizarte-ekintzarako aurrekontua %60 murriztuko zuela jakin ostean eskaini zuen prentsaurrekoa EH Bilduk.

Langileen gehiengoa, Legebiltzarraren ebazpenarekin bat

Onkologikoko 230 langilek komunikatua plazaratu zuten, Legebiltzarrak hartutako erabakiarekin adostasuna agertzeko: "Osasuna guztion ondarea da, eta oinarrizko eskubidea; minbizia duten gaixo guztiak tratatu behar dira, inolako murrizketa eta eragozpenik gabe".

Onkologikoak 300 langile ditu, eta horietatik 60 dira medikuak. Hain justu, medikuek gutuna bidali zieten otsailean Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Kutxaren Gizarte-Ekintzaren arduradunei, El País egunkariak jakinarazi zuenez. Zentroaren "izaera publikoa" aldarrikatu eta Osakidetzan sartzeko eskatu dute profesionalek.

Onkologikoa gatibu duten lau gatazkak

Mikel Ormazabal kazetaria Onkologikoa zigortzen ari diren lau gatazkaren inguruan mintzo zen otsailaren 24an El País-en plazaratutako artikuluan: EH Bilduren eta EAJren arteko ika-mikak, kutxen Gizarte-Ekintzarako aurrekontuen murrizketa, osasun sistemaren eredua eta instituzioen murrizketak. Horiek dira "ospitalearen etorkizuna korapilatzen duten arrazoiak", Ormazabalek dioenez.

Onkologikoak zentro pribatu bezala jarraitu beharko ote lukeen mahai-gaineratu da, bokazio publikoa duen arren. Medikuek eskatu dute Osasun Sailak zuzendu eta kudeatu dezala; eta EH Bilduk ere zentroak kontzertatua izateari utzi eta Osakidetzan sartzeko eskatu du, balizko pribatizazioari ateak ixteko.

Kutxak eta Osasun Sailak, baina, aldian-aldian berrituko diren kontzertuen bidezko kolaborazioa mantentzearen aldeko apustua egin dute, Ormazabalek nabarmendu duenez. Aurten iraungiko den konbenioa medio, Jaurlaritzak Onkologikoaren aurrekontuaren %85 jartzen du (iaz 30 milioi euro jarri zituen), eta gainerakoa (2013an 3,5 milioi euro) Kutxak, Gizarte Ekintzaren bidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasunaren pribatizazioa
Mutualitateen itzalean: langileen osasuna mehatxupean

Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]


Osasun Bidasoak eskualdeko urologia zerbitzuen “okertzea” salatu du

Plataformak jakinarazi du Bidasoako ospitalean zerbitzua maiatzean itxi zenetik, Donostiako ospitalean ez direla "arreta egokia" ematen ari, kontsulta asko bertan behera uzten ari baitira "alternatibarik gabe". Maiatzean ESK sindikatuak salatu zuen larrialdi... [+]


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


10.000 lagun baino gehiago elkartu dira Irunen, osasun zerbitzuan murrizketak salatzeko

Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]


Bidasoa ospitalea “desegitearen aurka” ESK-k mobilizazioa deitu du ostiralerako

Sindikatuak salatu du apiriletik ez dela haurrik artatzen larrialdietan. Ohartarazi du “aspalditik” ari direla zerbitzuak gutxitzen, ez bakarrik pediatrian. Maiatzaren 16an, 14:00etan, kontzentrazioa egingo dute ospitaleko sarreran.


Donibane Lohizuneko poliklinikako larrialdi zerbitzua, “egoera jasanezinean”

Gauez ia aste osoan ateak itxita izaten ditu Donibane Lohizuneko osasun zentro horretako larrialdi zerbitzuak. Herri Berri udal oposizio taldeak deituta, mobilizazioei ekin diete herritarrek eta jadanik 3.000 sinadura bildu dituzte zerbitzu "iraunkor eta eraginkorra"... [+]


2025-02-12 | Jone Gartzia
Hankamotz jaiotako Osasun Mahaia herrenka iritsi da azkeneko fasera

Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


2024-12-30 | ARGIA
Osasun asegurua du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen ia laurdenak

EAEko biztanleen %23,9k osasun asegurua zeukan kontratatuta 2023an, Eustaten datuen arabera. 2021eko datuekin alderatuta, %4,1 gehiagok. Batez ere traumatologia, oftalmologia, ginekologia eta dermatologia kontsultak egin ziren. Aseguruen %61,3 enpresentzakoak edo bestelako... [+]


2024-11-12 | ARGIA
Anbulantzia zerbitzua publifikatzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]


Sinadura bilketa abiatu dute Aiaraldean “osasun sistema publiko eta duina” eskatzeko

Sinadura bilketa abiatuko dute Aiaraldea osoan osasun sistema “publiko eta duina” aldarrikatzeko. Hala jakinarazi dute gaur goizean Urduñako Kontsultategiaren aurrean eginiko agerraldian. Aiaraldeko hainbat herritako bizilagunak bildu dira bertan, Osakidetzan... [+]


Eguneraketa berriak daude