Donostiako kaia herritarrena dela aldarrikatuko dute larunbatean Auzoa Berreskuratu Egunean

  • Kaia herritarrena dela aldarrikatzeko batu dira bederatzi eragile. Larunbatekoarekin, auzotarrek antolatutako hirugarren "Auzoa Berreskuratu Eguna" izango da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 19an - 10:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea, Kijera Gaztetxea, Haurguneko gurasoak, Karmengo Jaien batzordea, Hotel + Ez!, Kale Lagunak kirol taldea, Haraino astialdi taldea, Kresala Kultur Elkartea, Guardetxea eta Herria elkartearen artean antolatu dute protesta. 

Eguerdiko 12:00etan Portaletasen elkartu eta bixita gidatua egingo dute kaian barrena. Jarraian, arranplan, norberak ekarritakoarekin hamaiketakoa eta bainu kolektiboa hartuko dute. "Perrita al. agua" ekimenarekin emango diote amaiera egitarauari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia
Eguneraketa berriak daude