Donostiako DOKA itxi egingo dute epe jakinik gabe, sabaiko egituran "kalte larriak" topatu dituztelako

  • Antiguako DOKA antzokia itxi egingo dute gaurtik aurrera, eta epe muga jakinik gabe. Sare sozialetan zabaldu duten mezu baten bidez jakinarazi du DOKAko lantaldeak egoera.


2023ko abenduaren 14an - 08:30
Argazkia: Mikel Roman

Honela diote oharrean: “Ustekabean sabaiko egituran kalte larriak identifikatu ditugu, kanpotik eraginda izan daitezkeenak. Horren jakitun, arduraz jokatzea dagokigu eta aretoa ixteko beste erremediorik ez dugunez, halaxe egitea erabaki dugu. Gure lehentasuna langile, artista zein zuon segurtasuna bermatzea da, eta, hortaz, gaurtik aurrerako programazioa bertan behera geratuko da”.

Azaldu dutenez, berriak “lur jota” utzi du lantaldea: “Jakitun gara guzti honek sortuko dituen ondorioak ez direla batere atseginak; bai zuontzat, bai guretzat. Tamalez, ez dugu elkar ikusiko denbora batez, gogoz kontra bada ere”.

Datozen hilabeteetan, “laguntza oso ongietorria izango dela” adierazi dute eta egoeraren berri emango dutela jakinarazi dute “gure arteko hartu-emanak bizirik jarrai dezan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude