Last Tour enpresak kudeatuko du asteburu honetan Donostia Festibala, BBK Live antolatzen duen enpresa berak. Joan den udan salatutako prekarietatearen harira, LAB eta Ernaik "alarmak piztu" dituzte eta harremanetarako bideak jarri dituzte.
Irailaren 13 eta 14an izango da Donostia Festibala Lasarteko hipodromoan. Joan den uztailean Bilboko BBK Live jaialdian langileen prekarietate egoerari buruzko informazio ugari argitaratu zuen Eragin Bilbo taldeak. Izan lan baldintza luzeak, beren soldata baxuak, lan ikuskaritzari gezurra esateko iradokizunak eta beste. Enpresak salaketa mehatxua ere egin zion herri mugimendu honi, bere irudia karteletan erabiltzeagatik.
Joan den astean BBK Live festibalean lanean ibili ziren beharginek hilabete berandu kobratu zutela salatu zuten, baita kobratzeko moduak ere . Furgoneta batean banan-banan ordaindu zieten zor zietena, eta langile batzuek bi ordutako ilara egin zutela salatu zuten.
Eragin Bilbok festibalean lan egin izan duenjendeari bere esperientzia kontatzeko eskatu zien, ondoren sare sozialetan argitaratuz. Arrabots handia sortu zuen, are gehiago, Bilboko Udalak promotorari milioi bat euro baino gehiago ematen dizkiola ere salatu baitzuten. Azpian langile ohi batek egindako lehen salaketa.
🚨 MÁXIMA DIFUSIÓN 📢
— Eragin Bilbo (@EraginBilbo) July 11, 2019
En este hilo publicaremos información que trabajadores y extrabajadores del #BilbaoBBKLive han ido mandándonos estos últimos días. El festival recibe 1.400.000€ por parte del Ayuntamiento del PNV-PSE mientras contrata currelas en estas condiciones ⬇️ pic.twitter.com/PhVJcVYDvJ
"Last Tour zer den ikusi genuen: soldata miserableak, lanaldi amaitezinak, iruzurra, deskantsurik ez, jatekorik ez... BBK Liveko lan baldintza txarrak errepikatu egingo direla susmatzen dugu", adierazi dute LABetik sare sozialetan. Bertan lan egingo dutenei beraiekin harremanetan jartzera animatu dituzte ondorengo emailean: donostiexplota@gmail.com eta 6650544392 telefonoan.
LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.
Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.
Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.