Darpon Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia osasun aseguru-etxe pribatu batean hasi da lanean

  • EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek eta ESK eta LAB sindikatuek “ate birakarien” kasu berri bat dela adierazi dute.


2019ko urriaren 8an - 15:04
Jon Darpon. Argazkia: irekia.euskadi.eus
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Osakidetzako lanpostu publikoen iruzurragatik dimititu eta gero, Keralty enpresak fitxatu zuen Jon Darpon, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia. Nazioartean zabalduta dagoen enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan duen matrizeko zuzendaritza postua du orain.

Eldiario.es hedabideko Iker Rioja kazetariak argitaratu duenez, 2019ko martxoan dimititu zuenetik bi hilabete pasa ziren, maiatzean kargu hori hartu zuenera arte. Arkauten, Gasteizko periferian, kokatuta dagoen lantegiko presidentea EAJren hurbilekoa den Joseba Grajales da, eta hedabideak jakinarazi duenez, Darponen hurbileko lankidea orain Jon Azua da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu ohi eta lehendakariorde ohia.

Eusko Jaurlaritzak mugimendu hau baimendu behar izan zuen, 2014an adostutako bateraezintasun legeak Darponen fitxaketa galarazten zuelako. Ahoztar Zelaieta kazetariak Twitter bidez argitaratu zuen gai horren inguruko argazki bat.

Elkarrekin Podemos eta EH Bildu alderdiek, eta ESK eta LAB sindikatuek “ate birakarien adibide argi bat” dela adierazi dute, “urrezko erretiro” kasu bat dela gaineratuz. Adierazpenak egin dituzten talde parlamentarioek esan dute Keralty eta Osakidetzarekin lotutako enpresen arteko erlazioak “zelatatu” egingo dituztela.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!