Danimarkak derrigorrezko soldadutza ezarri du emakumeentzat

  • Danimarkako Gobernuak argudiatu du, azken urteotako aldaketa geopolitikoen aurrean defentsarako baliabide gehiago behar dituela. Errusiak Ukraina inbaditu izana aipatu dute preseski, baita AEBetako Trump presidenteak Groenlandia uhartea kontrolatzeko asmoa iragarri izana ere. Soldadutza lau hilabetetatik hamaikara luzatuko dute 2026tik aurrera.

Danimarkako Gobernuak emakumeek ere soldadutza egin beharko dutela iragarri du. NATO

2025eko uztailaren 15ean - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Vilaweb hedabideak jaso duenez, gobernuak oposizioko hainbat alderdirekin batera sinatu du akordioa. Arrazoi ideologikoak azaldu dituzte, alegia, derrigorrezko soldadutzan “genero berdintasun erabatekoa” bermatzeko erabakia dela adierazi du Defentsa Ministerioak. Aipatu dituzte, ordea, erabakia hartzeko arrazoi praktikoagoak: testuinguru geopolitikoan, batetik, Errusiarekin tentsioa areagotzen ari da, eta bestetik, AEBk gero eta presio handiagoa egiten diete Europako herrialdeei defentsan baliabide gehiago jar dezaten. Defentsa Ministerioak adierazi duenez, emakumeak errekrutatzeak esan nahi du “Danimarkako gaitasun handieneko gazte motibatuenak” hartuko direla herrialdeko indar armatuetarako.

Uztailaren 1etik aurrera 18 urte betetzen dituen emakume oro errekrutatu ahal izango dute. 2026an, emakumeentzat bezala gizonentzat, zerbitzu militarrak hamaika hilabete iraungo ditu, oraingo lau hilabeteren aldean. Gaitasun fisiko eta mentalen proba gainditzen dutenen artean zozketa egingo dute. Zozketan egokitzen zaienak zerbitzu militarrerako zerrendan gelditzen dira eta besteak errekrutatu gabe gelditzen dira. Lehenengo zozketa 2026ko apirilean egingo dute. Dena den, gaur egun, zerbitzu militarreko ia plaza guztiak boluntarioek betetzen dituzte, eta horietako laurdenak emakumeak dira. Errekrutatuen zerrendara joko dute boluntarioak nahikoa ez direnean.

Danimarkarren %70ak gastu militarra emendatzea hobesten du

Inkestek diote danimarkarrak defentsa gaitasunak handitzearen alde daudela. Maiatzean Europako Kanpo Harremanen Kontseiluak argitaratutako galdeketa baten arabera, daniarren %70ak gastu militarra emendatzea babesten du. Inkestan parte hartutakoen ia herenak zioen oso kezkatuta zegoela energia nuklearraren hedapenagatik, balizko Hirugarren Mundu Gerragatik eta Ukrainako gerra gaindituko lukeen Europa mailako gatazka bategatik. Hala ere, Ukraina ez da beldur-iturri bakarra. Daniarrak kezkatuta daude Trumpek iradoki duelako Danimarkaren menpekoa den Groenlandia irla kontrolpean hartuko lukeela.

Danimarka, Norvegia eta Suedia salbuespenak

Danimarkak moduan, Norvegiak eta Suediak ere gauza bera egin dute azken urteotan; emakumeak ere errekrutatzen dituzte soldadutzarako. Erabaki horiek iritsi dira Errusiak Krimea bereganatu duenean, eta batez ere, Errusia Ukrainan sartu denean. Munduari begiratuz gero, ordea, salbuespenak dira hirurak. Pew Research Center-en arabera, herrialdeen herenak baino gutxiagok dituzte derrigorrezko soldadutzak indarrean, eta horietako gehienek gizonak baino ez dituzte errekrutatzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Danimarka
Analisia
Agur buzoiei

Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]


AEBetako produktuei boikota egiten ari dira herrialde eskandinaviarrak

Tesla autoen salmentak, esaterako, %30 jaitsi dira urtea hasi denetik. Danimarkan beste hainbeste jaitsi da AEBetara oporretan joango direnen erreserba kopurua. Eta Suedian, inkesta baten arabera, hamarretik zortzi prest leudeke produktu estatubatuarrei boikota egiteko.


Ezustekoa Groenlandiako hauteskundeetan: liberal independentistek irabazi dituzte bozak

Agintean dauden alderdiek kolpe gogorra jasan dute emaitzetan: Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistak eta Siumut sozialdemokratak aurreko hauteskundeetan lortutako botoen erdia inguru galdu dute, oposizioko alderdien onurarako.


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


2025-02-13 | Axier Lopez
Balea eta izurde sarraskiaren aurkako boikota

Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]


Vasagårdeko eguzki-harriak

Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]


Groenlandia erosi nahi dute

Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Danimarkak legez kanpokotzat jo du Googlek ikasleen datuak biltzea

Euskal Herriko eskola askotan bezala, Danimarkan ere Chromebook-ak eta Google Workspace (lehen G Suite for Education deitua) erabiltzen dira. Hala ere, datorren ikasturtetik aurrera gauzak aldatzera doazela dirudi, datuen babeserako agentzia daniarrak legez kanpokotzat jo baitu... [+]


2023-12-12 | Leire Artola Arin
Elon Musken Tesla blokeatzen ari dira Suedia, Danimarka, Norvegia eta Finlandiako langileak

Auto elektrikoen ekoizlerik handiena den Tesla enpresako Suediako 120 mekanikarik grebari ekin zioten urriaren 27an, hitzarmen kolektiboa negoziatzeko, eta inguruko herrialde eta sindikatu nagusietara zabaldu da Musken aurkako boikota. "Elkartasun greba" deritzonaren... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Kopenhage belaki-hiri bihurtze bidean da

Spiegel International hedabide alemaniarrak egin du 2011z geroztik Danimarkako hiriburuan garatzen ari diren planari buruzko erreportajea. Urte horretan, uholdeen ondorioz, hiriburua urak hartu zuen eta ondorio ekonomiko handiak izan zituzten. 2035era bitarteko plana atondu... [+]


2023-06-06 | Gedar
Auzoetako pertsona “ez mendebaldar” kopurua mugatuko dute Danimarkan

Neurri arrazista berri bat hartu du Danimarkako gobernu sozialdemokratak: hurrengo hamar urteetarako, auzoetan %30eko muga jarri nahi du biztanleria "ez mendebaldarrarentzat". Azken urteetan, beste hamaika neurri arrazista ezarri dituzte herrialdean.


Bikingoak birziklatzaile

Aarhuseko (Danimarka) unibertsitateko ikerlariek uste dute bikingoek erromatar mosaikoetako teselak inportatzen zituztela birziklatzeko.


Eguneraketa berriak daude