D eredua, Nafarroako ikastetxetan behintzat, bizikidetza faltsu eta tranpati baten izenean, ereduak nahasten hasi direnetik (Eredu mistoen sustapena: 2019-2023ko Programa Akordioa, 3.1 apartatua, 32. puntua), eta ingelesari ordu gehiago eta lehenagotik (PAI) ematen diotenetik, “D-“ eredua bilakatzen ari da. “D-“ ereduarekin, hau da, murgiltzearen oztopatzearekin eta euskararen disoluzioarekin, D ereduarekin lortzen ziren helburuak ere ez lortzeko arriskua daukagu. Gogora dezagun, gaur-gaurkoz, gaztelera nagusi den herrietan behintzat, D ereduarekin, euskara ulertu eta erabiltzeko gaitasun orokorra lortzeko zailtasunak handiak direla. Eta gogora ditzagun soziolinguistika datu orokorrak: ezagutza gora doa nabarmen eta erabilpena mantendu edo beherako joeran dabil. Iruñerriako kasuan, erabilpenera salto egiteko zailtasunak nabarmenak dira, noiz eta geroz eta euskaldun gehiago gaudenean. Behar duguna, beraz, “D+” eredua da, galdera honetatik sortzen den eredua: zure haurrak euskaraz egitea nahi duzu edo nahikoa duzu ulermen gaitasunarekin?
Komeni da aipatzea, eredu mistoen gainean kritiko agertzen naizenean, hainbat tokitan lortu den D ereduaren ezarpenaren ondorioz ezarriko den ereduen bizikidetzaz ez naizela ari (Allo, Castejon, Mendigorria berriki,…). Nafarroako erdiguneko betaurrekoetatik begiratuta, euskararik ez zegoen tokian, euskarazko adar baten lorpena, onartu eta txalotu beharreko aurrerapauso bat da. Euskaraz funtzionatzen zuen ikastetxe bat eredu misto batera pasatzea, ordea, atzerapen bat da, are gehiago, euskara hutsez funtzionatzeko ikastetxeak edukitzeko biztanleria nahikoa duten udalerrietan, Iruñeko haur eskoletan bezala.
Zer da orduan “D+” eredua? Hezkuntzak eskaintzen duen D ereduari, guraso, langile eta eragile euskaltzaleon kontzientzia euskaldunari esker sortutako gehigarria, eredu estraofizial berri bat izateraino ailegatzen dena. D+ ereduak, gehiegi sakondu gabe esanda, euskararen transmisiorako, hezkuntza arautuko D eredua hobetu eta hezkuntzatik haratago dauden transmisio multzo batzuetan eragiten du: etxeko giroa eta aisia.
"Zer da orduan “D+” eredua? Hezkuntzak eskaintzen duen D ereduari, guraso, langile eta eragile euskaltzaleon kontzientzia euskaldunari esker sortutako gehigarria, eredu estraofizial berri bat izateraino"
Etxeko giroan eragiteko, eskolak, guraso elkarteek eta tokiko eragile euskaltzaleek haurrentzako materialak, jolasak, ipuinak, TB edo internet saioak… proposatuko dituzte.
Hezkuntza arautuan, euskararen erabilpena helburu duen euskara plan bat du. Horretarako, hezkuntzako langileek, euskaraz eta euskaratik lan egiteaz gain, gurasoekin duten bileretan, gurasoekin batera, haurraren euskara plana egokitu egiten dute, eboluzioa aztertuz eta beharrezko baliabideak eskainiz. Euskara etxetik dakarten umeak indartuko ditu euskarari eutsi diezaioten. Eta etxean euskararik ez duten umeak lagunduko ditu.
Aisiak, berebiziko garrantzia hartuko du. Haurrentzako euskarazko eskaintza oparoa eta askotarikoa izan behar da. Euskara eskolatik haratago identifikatzea izugarrizko garrantzia dauka. Euskara eskolaz kanpoko jardueretara, kultur agendara, opor garaietara, komertziora, kirolera… ailegatzea.
Gogora dezagun, Kike Amonarrizek bere liburuan erakutsi digun “bidegurutzean” gaudela. Eta gure gaurko kudeatzaileek, harrigarria bada ere, “euskaltzale” batzuen laguntzaz, Irlandako gaelikoaren bidea erakusten digutela: ezagupenez zabalduz doana baina normalizaziorik lortzen ez duena; folklorean geldituko dena; itzaliz doana arnasarik gabe geratu arte. Guk, Iruñerrian, badugu gure bidegurutze propioa ere, erabilpenera salto egitearena edo euskara erabiltzeko oinarri minimoak ere ez lortzearena. Begiak irekiz gero, badira baikor egoteko arrazoiak. Geroz eta gehiago gara, euskara etxean duten geroz eta ume gehiago daude, badira kultur, merkataritza, aisialdi eta lagun-arteko zirkuituak… Arazoaz jabetu, ahaldundu, kontzientzia euskalduna bereganatu eta ekintzarako beharrezko indarra lortzea da gakoa. “D-“ edo “D+”, nik nahiago positibo.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]