EAEko Hezkuntza Sailak irakasleontzat ezarri duen Curriculum Digitala izeneko prestakuntza jardueraren inguruan kexak eta kezkak zabaldu dira ikastetxeetako langileon artean. Desadostasun ugari daude prozeduretan, edukietan eta antolaketan. Orain arazoa hor kokatzen bada ere, ez da kontu isolatua; aldiz, egoera honek azalarazten ditu gure administrazioaren aspaldiko ajeak, sakoneko ezinegonaren sustraiak ez baitira berriak. Horregatik, Steilasen uste dugu beharrezkoa dela honetaz gogoeta egitea.
Hasteko, esan behar dugu hobekuntza pedagogikoa goitik beherako prozesu moduan agintzen dela askotan. Horrela, berrikuntza zerbitzuak (berritzeguneak, Irale...) administrazioaren prozedurak eta irizpideak bideratzeko tresna hutsak bihurtzen dira. Irakasle asko eta eskola asko ari dira beren berrikuntza prozesu interesgarrietan, baina elkarren arteko kolaborazioari eta esperientzia trukaketa aberasgarriari administrazioak ez die, irakaskuntza publikoaren eta bere laguntza-zerbitzuen antolaketan, mereziko luketen lehentasuna ematen.
Lan ordu asko zeregin alferrekoetan galtzen direlako iritzia dute irakasle askok
Bestalde, etengabeko lege eta curriculum aldaketak, eta berauen zehaztasun batzuetan gehiegizkoak, prozesu teknikoegiekin eta konplexuekin bideratzen dira, eta, sarri, benetako aldaketa pedagogikoaren ordez, burokrazia eta testu sorketa antzua ekartzen dute. Legeari, dekretuei, curriculumei eta abarrei egokitzeko behar formalak izan ohi du lehentasuna, ikasleekiko jardunaren eragin zuzenaren ordez. Lan ordu asko zeregin alferrekoetan galtzen direlako iritzia dute irakasle askok.
Horri gehitu beharko genioke administrazioak ez duela bere lana behar bezala eta epe egokietan egiten. Izan ere, curriculum zirriborroekin lan egitera behartu ditu ikastetxeak, behin betiko ofizialen zain. Horrez gain, Curriculum Digitala egitasmoa, ikasturte osoko prestakuntza plana baldintzatzen duena, ikasturtea hasi eta hilabeteetara azaldu eta jarri da martxan, eskoletan 2021-2022 ikasturtetik aurreikusitako prestakuntza-planak hankaz gora jarrita. Administrazioaren inprobisazioa eta inposizioa maiz eskutik doaz.
Curriculum Digitalak irakasleon prestakuntza ordu guztiak (eta gehiago!) jaten dituenean, non geratzen da ikastetxeak egin beharreko urratsei buruzko gogoeta?
Curriculum Digitala bezalako prestakuntza egitasmoetan, non geratzen dira eskola bakoitzak egin dituen urratsak, berauen ebaluazioa, proposamenak, prestakuntza beharrak...? Curriculum Digitalak irakasleon prestakuntza ordu guztiak (eta gehiago!) jaten dituenean, non geratzen da ikastetxearen beharrei buruzko eta egin beharreko urratsei buruzko gogoeta? Ikastetxe publikoen autonomia gabezia berriro nabarmen geratu da ikasturte honetan. Errespetu gutxi adierazi zaie eskoletako egitasmo berezkoei eta bere ikastetxea hobetzeko ahaleginean diharduten profesional askoren eguneroko lanari eta esfortzuari, eskoletan gauza asko bertan behera geratu direnean Curriculum Digitala prestakuntza ezartzeko. Hau bereziki larria da ikastetxe publiko asko errealitate oso konplexuei erantzuteko ahaleginean ari direnean, baldintza korapilatsuetan, eta irakasleek prestakuntza orduetarako lehentasun premiazkoak dituztenean.
Gainera, harriduraz ikusten dugu eskolarako egitasmo batzuk enpresa pribatu edota finantza erakundeen eskaintza izatea; izan ere, hezkuntzan, unibertsitatetik hasita, interes pribatuek gero eta parte-hartze handiagoa dutela argi dago. Horrez gain IKT alorrean gestiorako eta eskola lanerako egitasmo propioak sortzeko edota software librea erabiltzeko erabaki sendorik ez dago EAEn, eta sektoreko enpresa erraldoiekin hitzarmenak egitea hobesten da. Hezkuntza negozio-gune gero eta interesgarriagoa da gizarteko sektore ekonomiko jakin batzuentzat, eta horretarako hezkuntza administrazioen kolaborazioa nahitaezkoa da. Hezkuntzaren merkantilizazioa arriskua ez ezik errealitate gero eta zabalagoa ere bada gaur egun.
Harriduraz ikusten dugu eskolarako egitasmo batzuk enpresa pribatu edota finantza erakundeen eskaintza izatea
Steilasek beti egin du apustu berrikuntza pedagogikoaren alde, eta horretan jarraituko dugu, gure gizartea aldatzeko nahiarekin batera baitoa eskola bera aldatzeko nahia. Irakasle eta hezkuntzako langile gehienok eguneroko jardunean hobekuntza bilatzen dugu, baina batzuetan administrazioaren erabakiak oztopo bihurtzen zaizkigu. Administrazioak eskolan egiten diren berrikuntza-egitasmoak bultzatu, erraztu, orientatu, jarraitu, lagundu eta ebaluatu beharko lituzke. Eta bide horretan ikastetxeei entzun behar die, berrikuntzaren subjektu aktibo moduan jasota. Eta iritzi kritikoak ere entzun beharko lituzke, egitasmo baten aurrean aurkako adierazpen guztiei ezin baitzaie egotzi alferkeria edo geldotasuna, askotan berrikuntza pedagogikoan urteetako inplikazioa duten pertsonak eta taldeak baitira, hain justu, jarrera kritikoa erakusten dutenak.
Josean Bueno Saez de Albeniz, Jone Gibelalde Iribas eta Nagore Landa Longarte. STEILAS sindikatua
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]