Zatiketa Coviten: 200 kidek elkartea utzi dute

  • Covite, EAEko Terrorismoaren Biktimen Elkartea, zatitu egin da 200 bazkidek erakundea utziko dutela iragarri ondoren. Elkarteko zuzendaritzarekin dituzten desadostasunak medio hasiko dira gaurtik aurrera duela 16 urte sortutako elkartetik baja ematen. Zuzendaritzako kide batzuek UPyD edo Vox bezalako alderdiei emandako sostengua dago apurketaren arrazoi nagusien artean.


2014ko urtarrilaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Coviteko presidente Consuelo Ordoñez elkartearen XII. jardunaldiak aurkezten (Arg: libertaddigital.com)

Larunbatean Donostian eginiko bileran kargurako aurkeztu zen hautagai bakarra izanik, Consuelo Ordoñez presidente hautatu zuten berriz. Ondoren lehertu zen eztabaida: zenbait kide batzarraren erdian altxa egin ziren, erakundea utziko dutela iragarri eta joan egin ziren.

Covitetik bereizteko erabakia hartu dute "biktimei inolako mesederik egiten ez dien liskar giroa ez hauspotzeko eta egungo koordinatzaile taldearen erantzukizuna ez oztopatzeko".

Elkartea utzi dutenek datozen egunetan erabakiko dute elkarte berri bat sortu edo beste biktima elkarteren bateko kide egin.

UPyDri eta Vox-i sostengua liskar iturri

Barne liskarrez gain, zenbait alderdi politikoren agindupean egotea egotzi diote zuzendaritzari. Jorge Motak taldea utziko dutenen izenean jakinarazi duenez, ez dute ongi ikusten elkarteak "ETAren biktimak ez diren" hainbati ateak ireki izana.

Bestalde, “alderdi politikoei sostengua ematea” debekatzen duen estatutua hautsi izana egotzi diete elkarteko goi karguei.

“Consuelo Ordoñez presidenteak UPyD-ren aldeko botoa eskatu du, Maite Pagazaurtunduak ere alderdi horren ekitaldietan parte hartu du eta Ruben Mugica ere alderdikoa da. Ana Velasco berriz Vox-eko kidea da”, baieztatu du Motak.

Coviteren bertsioa

Bileraren ostean Covitek komunikatua zabaldu du elkarteko 670 bazkidetatik batzarrean 172k parte hartu zutela berri emanez. Horrez gain, guztien adostasunarekin Ordoñez presidente izateko berrautatua izan dela eta bazkideek zuzendaritza taldekoei beste behin konfiantza erakutsi dietela gaineratu dute.

Elkarteak jakinarazi du Espainiako estatu osora hedatu nahi duela. Horretarako estatutuetan “kode etiko” berri bat sartzea adostu zuten batzarrean: “Covitek Espainiako lurralde osoan funtzionatuko du, EAEri dedikazio berezia eskainita”, biltzen du estatutu berriak.

Aspalditik datorren haserrea

Iazko batzarra ere polemikoa izan zen, inork bilera utzi ez bazuen ere zuzendaritzaren aldekoek eta talde kritikokoek irainka amaitu baitzuten.

Zatiketa giroa ETAren zenbait biktimaren omenaldietan ere antzeman da. Azkenekoa, joan den astean Gregorio Ordoñez PPko legebiltzarkidearen hilketaren urteurrenean. PPk eta Donostiako politikariaren familiak (Coviteko presidente Consuelo Ordoñez haren arreba da) banatuta omendu zuten Ordoñez zena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETAren biktimak
Yoyes-en egunerokoetan oinarritutako Lur Olaizolaren film berria, Parisko Cinéma du réel jaialdian

Lur Olaizola zuzendari donostiarraren azken filmak Cinéma du réel jaialdiko lehiaketan parte hartuko du. Parisen egoitza duen festibalak martxoaren 11tik 20ra bitartean egingo du aurtengo edizioa.


2021-10-18 | ARGIA
Ezker independentista, ETAren biktimei: “Gure egiten dugu mina, ez zen inoiz gertatu behar”

Adierazpena egin du euskal ezker independentistak, Aieteko Adierazpenaren eta ETAren indarkeriaren amaieraren 10. urteurrena dela-eta. Arkaitz Rodriguezek eta Arnaldo Otegik irakurri dituzte hausnarketak. ETAren indarkeriak eragindako biktimei aipamen berezia egin diete, eta... [+]


Ongietorriak deslegitimatu ditu Jaurlaritzak Udaberri bizikidetza planean

Maiatzean aurkeztu zuten zirriborroari hainbat puntu gehitu dizkiote, eta ongietorriak “de facto indarkeriaren kultura politikoaren gorespena” direla adierazi dute. ETAren biolentzia erabili eta justifikatu dutenei “gogoeta kritikoa” eskatu diete.


2021-05-31 | ARGIA
Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa "diskriminatzailea" dela salatu du Memoria Osoa sareak

Herritarrak mobilizatzera deitu dituzte bihar Gasteizen, zentroaren inaugurazioarekin bat eginez. Bizikidetzaren aurkako "erasoa" dela salatu dute.


2019-04-17
ETAren 41 biktimak polizia indarkeriaren biktimen aitortza eskatu dute

Polizia gehiegikerien eta eskuin muturreko taldeen biktimak aitortzeko eskatu dute ETAren 41 biktimak, Vocento Taldearen komunikabideetan zabaldutako iritzi artikulu baten bidez.


Eguneraketa berriak daude