Confebask eta elkarrizketa sozialerako mahaia


2014ko azaroaren 27an - 16:41
Azken eguneraketa: 2014-11-28 08:18
Miguel Ángel Lujua, Confebaskeko presidentea (arg: Argazki Pres / Luis Jauregialtzo)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa sozialerako mahaia deitu du abenduko lehenengo astean. Gobernua, patronala eta sindikatuak izango lirateke protagonista. Baina azken egunotan gertaera larri bat jazo da eta Jaurlaritzak mahaia bertan behera utzi beharko luke.

ELAk eta LABek sarbidea izan dute Confebaskek egindako dokumentu batetara, eta bertan patronalak proposatzen du bi sindikatu horiek erakunde sindikalen erregistrotik ezabatu ahal izatea, “lan arlotik kanpoko” iritzi eta jarduerekin jarraitzen badute.

Dokumentua ukatu egin du Confebaskek, baina sindikatuek berriz esan dute egilea bera dela. Antza, Espainiako Gobernuak erakunde sindikal eta patronalen inguruan darabilen proiektu bati euskal enpresarien konfederakuntzak egindako ekarpena da. Hori baieztatzen bada, aldarrikapenak egiten dituen eta subiranoa den sindikatu oro legez kanpo uztea litzateke. ELA ez da handikerian erori Confebask “golpista” moduan deskribatu duenean.

Testuinguru horretan, elkarrizketa sozialerako mahaiak bertan behera geratu beharko luke, areago ELA eta LAB sindikatuek haren kontrako jarrera azaldu dutenean. Hori koartada bezala erabili dezakete sindikatu abertzaleak legez kanporatzeko, aldiz, haiek legez kanpo uztea helburu duen patronalarekin esertzea ere, helburu horri berari hauspoa ematea litzateke.

Eusko Jaurlaritzak eta beste sindikatuek kontuan izan behar lukete egoera zein den, eta jarrera ez badu aldatzen, Confebask bakarrik utzi beharko lukete. Euskal Herriak egun dituen arazoak oso larriak dira: gazteen langabezia –gazteen erdiak baino gehiagok ez du ez lanik ez etorkizunik– edota 45 urtetik gorakoena, adibidez. Gehiengo sindikala osatzen duten ELA eta LAB legez kanpo uzteko moduan gaude… Confebaskek kontu hau argitu beharko luke neurri zehatzekin, hitzekin soilik ez du balio.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude