Clara Campoamor izendatzea, emakumeen eskubideen defentsaren historia gogoratzea da; baina orain gutxi arte madrildar honen memoria ahaztuta egon da. 1931n Espainian sufragio unibertsala lortzeko gehien borrokatu zutenen artean dago Campoamor. 1888an jaio zen eta Zuzenbide ikasketak egin ondoren abokatu lanetan hasi zen buru-belarri. Bide horretatik murgildu zen politikan. Sozialismora hurbildu zen lehenik, gero errepublikar zentristekin ibili zen, beti bere ideiei gehien hurbiltzen zitzaion esparru politikoa bilatzen. 1931n, Bigarren Errepublikan, diputatu aukeratu zuten Espainiako Kongresuan –emakumeak aukeratuak izan zitezkeen, baina ezin zuten botorik eman–, eta posizio horretatik ekin zion emakumeen boto eskubidea lortzeko borrokari.
Donostiako Polloen lurperatua
1937an erbestera joan zen gerra zibilaren ondorioz. Lehenik Buenos Airesen bizi izan zen eta ondoren Suizako Lausannen, hil arte. Erbesteko denbora guztian konferentziak eman, liburuak idatzi eta emakumeen eskubideen aldeko lanean jardun zuen. Campoamor 1972ko apirilaren 30ean hil zen hiri suitzarrean, minbiziak jota. Bere gorpuzkinak Donostiako Polloeko hilerrian erraustu zituzten 17 egun geroago eta bertako familia baten panteoian lurperatu zuten. Zergatik Donostian? Zenbaiten arabera, nostalgiak eraginda agindu zuen Donostian lurperatua izatea, Bigarren Errepublika ezarri zenean hiri horretan omen zegoelako. 1930ean Jakan matxinatu ziren militar errepublikazaleen kontrako epaiketak egiten ari ziren errepublika aldarrikatu zenean, eta Campoamor matxinatuen defentsan aritu zen abokatu gisa.
Gobernuaren ekimen aldrebesa
Azkeneko urteetan hainbat omenaldi eta ekitaldi egin dituzte pertsonaia historiko honen bizitza gogoratzeko, eta asko dira bere izena daramaten plaza, kale eta elkarteak. 2007an Espainiako Kongresuak Clara Campoamorren irudia daraman txanpona egitea onartu eta bultzatu zuen. Orain, emakumeek Espainian bozkatzeko eskubidea lortu zutela 80 urte bete direla-eta, baita Emakumearen Nazioarteko Egunaren mendeurrena delako ere, Espainiako Moneta eta Tinbre Fabrikak txanpona aterako du, alde batean Campoamorren irudia daramala.
Txapona ez da kalean normalki zirkulatzekoa izango, 20 eurokoa baita, zilarrez osatua, eta bi milioi unitateko tirada izango du gehienez ere. Martxoaren 8an aldarrikatzen den Emakume Langilearen Egunaren harira eman dute txanponaren berri. Iniziatiba txalogarria dirudike, txanponak beste aldea izango ez balu:
Clara Campoamorri aitak esaten omen zion erregaliak ez zituztela Errege Magoek ekartzen, Errepublikak baizik. Clara Campoamor izendatzea eta errepublika gogoratzea gauza bera da. Hau da, txanpona oxymoron bat da bere osotasunean, ez baitago errepublikar monarkikoa izatea baino gauza aldrebesagorik. Bata edo bestea. Baina ematen du Espainiako Ekonomia eta Ogasun ministerioak ez duela hori oso argi.
Inkoherentzia harantzago doa. Bloque Nazionalista Galegok (BNG) eskaera erregistratu du Espainiako Kongresuan, borbondarren irudia kendu eta txanponaren bi aldeetan borroka feminista irudikatzen duten figurak jartzeko: “Monarkia ez zen, hain justu izan, emakumeen aurrerakadari gehien lagundu ziona” dio BNGk. Espainiako monarkiaren protokolo, diskurtso eta izaera matxista eta patriarkala begi bistakoa da oraindik. Horrekin sinbolizatu behar al dute emakumeen eskubideen aldeko borroka? Hauxe esan zuen Campoamorrek sufragio unibertsala onartu zenean Gorteetan egindako hitzaldian:
“Gobernuaren dekretuak monarkiako hogei mendek aitortu ez ziotena aitortuko dio emakumeari, Errepublika ezarri eta hamabost egunean”
Sikiera erreginaren aurpegia erregearenaren gainean jarri izan balute… baina hori ere ez.
1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]
Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei.
Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.
Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.
Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.