Chrysallis Euskal Herria elkarteak ibilbide berria iragarriko du larunbateko jaian

  • Antolaketa modua, izena eta irudia aldatuko ditu transexualitate egoeran dauden adin txikiko gurasoen elkarteak. Aldaketon berri emateko jaia antolatu du Donostiako Principal Antzokian, urtarrilaren 26an.


2019ko urtarrilaren 22an - 16:10
Chrysallis Euskal Herria abian jarri zuteneko argazkia.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zortzi familiak sortu zuten Chrysallis Euskal Herria elkartea. Gaur egun ehun familiek osatzen dute. Elkarteko kideek ibilbide berriaren arrazoiak eman dituzte: “Bazkide diren familien kopuruaren hazkunde handiak, eguneroko lanaren konplexutasunak, eta Euskadi eta Nafarroako berezitasun administratiboek Chrysalliseko lurralde ordezkaritza izaera gainditzera eraman gaitu”.

Elkartearen ibilbide berria larunbateko jaian iragarriko dute. Jairako ez dago sarrerarik salgai, senideen eta gonbidatuen artean antzokia bete baitute. Jaian zientzia, ikuskizun eta kirol munduko pertsona ezagunek eta elkarteko kideek egindako spota aurkeztuko dute. Baita nazioartean eredu izan nahi duen webgunea ere.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
2025eko apirilaren 30
Meloi saltzailea
Rowling ala Millerey

2024ko maiatzaren 2
Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!