Chivite, lan deialdietan euskara ez baloratzeaz: “Ez dugu iritzia aldatuko”

  • PSNk ez duela posizioa aldatuko eta eremu ez-euskaldunean euskara ez dela merezimendu bezala aintzat hartuko ziurtatu du María Chivite Nafarroako lehendakariak. Euskararen dekretu berriaz hitz egin du Radio Euskadi irratian astelehen goizean. Geroa Bairekin desadostasuna puntu bakar batean dutela esan du, eta horrek ez duela gobernua desegonkortuko.


2021eko ekainaren 14an - 14:55
Azken eguneraketa: 16:58
Astelehen goizean egin ditu adierazpenak María Chivitek. Argazkia: eit.eus
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“PSNk esana du ez duela euskara merezimendu gisa baloratu nahi eremu ez-euskaldunean, errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta”, adierazi du Chivite lehendakariak eztabaida fasean dagoen Nafarroako euskararen dekretu berriaz. “Horretan ez dugu iritzia aldatuko", ziurtatu du, horrek gobernukide duen Geroa Bairekin sortu dituen desadostasunei garrantzia kenduz: “Hizkuntza politikaren zati oso txikian jartzen ari gara arreta. Hizkuntza politika da hezkuntza, euskara hedabideetan sustatzea, Euskarabideak baliabideak izatea... Alor horietan badira adostasunak”.

Geroa Bairen desadostasuna

Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra ez datoz bat dekretu berriarekin. Desadostasunak ez dituela gobernua edo legegintzaldia desegonkortuko ziurtatu du Chivitek. “Horren aldeko apustua oso argia da”. Iragan astean Geroa Baiko parlamentari Jabi Arakamak Euskalerria irratian adierazi zuen alderdiaren desadostasuna eta horrek gobernua tenkatu duela, baina azaldu zuen tentsio horrek ez duela gobernua apurtuko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zonifikazioa
Eguneraketa berriak daude