Bruselan uztailaren 17 eta 18an egindako CELAC-EB gailurra aurreko goi-bileratik 8 urtera heldu zen, (ultra)eskuinaren ofentsibaren ostean CELACek kemena berreskuratuta. Egungo indar-korrelazioak, sozialdemokraziarantz dezente alboratuagoa, makroeskualde hori Europa kolonial zaharraren aurrean ahots bateratuagoarekin eta sendotasun handiagoarekin aurkeztea ahalbidetu du. EB oso behartsu heldu zen gailur honetara, Ukrainako gerrak nabarmenki areagotu duen energia- eta lehengai-iturrien premiaren menpe.
EBk porrot egin du Ukrainako erregimenari babesa emateko eta Errusiako isolamendua legitimatzeko CELAC inplikatzeko saiakeran. Izan ere, Washingtonen idatzitako historia eta errealitatearen irakurketarekin EB lerrokatzeak (ez dezagun inoiz ahaztu Victoria Nuland Europako gaietarako AEBetako enbaxadorearen "Fuck the UE" adierazpen hura), ez du translaziorik munduko leku gehienetan, propaganda masiboaren hedabideek horrela erakutsi arren. CELAC ez da erori gaitzespen hipokrita eta interesatuetan. Gailurraren adierazpenean (Nikaraguak ez sinatuta), Kuba eta Venezuelak proposatutako aldaketen ondoren, kezka adierazi zuten eta bake justu eta iraunkorra lortzeko ahalegin diplomatikoen alde egin zuten.
Era berean, Zelenski Europa, Latinoamerika eta Karibeko agintariz inguratua agertzeko pentsatutako show-ak hainbat parte-hartzaileren kontrako erantzun irmoarekin egin zuen topo. Europa zaharrak, eskualdean eragina badu ere, ezin ditu bere kolonia ohiak menpekotzat hartu.
Goi-bilerak bereziki islatzen du EBeko Estatuek beren koloniak ziren eremuetan zuten eragina berreskuratzeko eta energia- eta lehengai-iturrietara iristeko duten beharra. Errusiako petrolioaren eta gasaren horniduraren murrizketa nabarmenak, AEBetako gas likidotuaren kostu handiak eta Ukrainako zein munduko beste leku batzuetako gatazken etorkizun zalantzagarriak behartzen dituzte Europako Estatuak beste eremu batzuetan energia-iturriak lortzera. Energia berriztagarriak ekoiztea eta garapen bidean dauden teknologia berriak (hidrogenoa…) ez dira batere nahikoa Europako gizarte kapitalisten garapen ekonomikoaren oinarri den energia-bolumen erraldoia betetzeko. Osagai teknologiko handiagoa duten energia-forma berrietarako trantsizioak planetako gune zehatzetan kokatutako elementu kimiko urriak ere eskatzen ditu.
Latinoamerikak hori guztia dauka, kopuru handitan. Laura Richardson AEBetako Hego Komandoaren buruak, era ezin argigarriagoan aipatu zituen litioaren triangelua (Argentina-Bolivia-Txile), Guyana eta Venezuelako petrolioa, Amazonas eta Latinoamerikako mineral, lur arraro eta ur gezaren erreserbak. Lurralde horrek munduko litio-erreserben % 63 inguru omen du, kobrezkoen % 33, nikel eta zilarrezkoen % 32, baita hidrogeno berdea sortzeko potentzial handia ere. Richardsonek Monroe doktrinaren indarra berretsi zuen 200 urte geroago, hotsandiko esaldi batekin: "Asko dugu egiteko. Zonalde hau garrantzitsua da. Nazio-segurtasunari estuki lotuta dago eta gure jokoa areagotu behar dugu". 2019ko Boliviako kolpea edo Peruko Castilloren gobernua kentzea bezalako gertakariak ezin dira mineral estrategikoen kontrolaren aldeko borrokatik bereizi.
Energia eta lehengaiak lortzeko lehian, EBk ere lurralde hura behar du. XXI. mendean, berriz, eragin-eremu horiek mantentzeko edo berreskuratzeko lehia gauzatzen da, beste potentzia batzuen aurrean ere (Txina, Errusia, Iran...). Egun, ordea, Europa gonbidatu txikia da. EBeko ahultasuna (baita AEBetakoa ere), neurri batean, Chavez eta Fidelek abian jarritako integrazioko prozesuaren ondorio da. Era berean, Latinoamerikak mundu multipolar bat du erreferentzia gisa, non Europa eta AEBekiko mendekotasuna gero eta txikiagoa den, BRICS taldera harreman komertzial asko bideratuta eta zonaldeko Estatuen arteko merkataritza-harremanak indartuta (Mercosur da adibiderik onena). Horrez gain, EBk interesa dauka sektore ekonomiko zehatza batzuetan inbertitzeko, baita Mercosurrekin merkataritza libreko akordio bat ixteko eta Mexikorekin eta Txilerekin dituenak "modernizatzeko" ere.
Asmo merkantilista horien gainean, eta kirats neokolonial nabarmenarekin, Global Gateway estrategia kokatzen da, baita von der Leyenek 2027ra arte iragarritako 45.000 milioi euroko inbertsioa ere, energia berriztagarriak, osasun publikoa, hezkuntza, azpiegiturak edo digitalizazioa bultzatzeko programetan. CELACeko kideek ondo dakite zer gabezia duten lehengaiak ateratzeko eta eraldatzeko teknologiei dagokienez. Agerikoa da estraktibismoaren gainean oinarritzen den ekonomiak ez duela herrialde baten etorkizuna bermatuko. EBeko eskaintzak Txinako Zetaren Ibilbide berriaren hedapena ordezkatzea du helburu. Horregatik, lehengaien erauzketatik harago joan nahi duela adierazten du, tokiko industriaren garapena eta langileen gaikuntzari helduz, gai horiek bertan eraldatzeko (von der Leyen litioko bateria eta ibilgailu elektrikoen ekoizpenaz aritu zen). Europako eskaintza hizkera paternalistarekin edertzen da orain: "Ez nator zure arrainak erostera, baizik eta kanabera egiten irakastera, eta zurekin batera egin nahi dut".
Potentzien arteko lehiak Latinoamerika eta Karibea ditu giltzarri, eta CELACek badaki. Era berean, jakina da Latinoamerikako Estatuen arteko zatiketak, nagusiki bertako oligarkien interes partikularrek eragindakoak, eskualdeko garapen endogenorako oztopo handienetakoak izan direla, eta izaten jarraitzen dutela.
Bruselan gertatutakoak erakusten du CELAC indartu dela munduari begira, askotarikoa eta kontraesankorra den zonaldearen erakunde moduan. Latinoamerikako eragile anitzen arteko barne-tentsioek, injerentzia inperialistak, munduko beste potentzia batzuekiko harremanek eta langile-klaseak botere-gune berriak lortzeak markatuko dute CELAC eta eskualdearen etorkizuna. Latinoamerika eta Kariberekiko harremanak indartzeko beharrak eta beraien asmoen azpitik geratu den gailurraren adierazpenak berretsi dute antzinako metropoli inperialaren ahultasuna, inperio yankia eta sektore gerrazaleen interesetara are gehiago makurtuta. Europako herriok, Estatu kapitalisten mundu multipolarretatik haratago, Europako eta munduko gainerako herriekin elkartasun-harremanak eraikitzeko premia larria dugu, EB gobernatzen duten eliteen interes ziztrinetatik aldenduz.
Iñaki Etaio, Askapenaren militantea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]