Burujabetza(k)


2022ko ekainaren 24an - 06:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Langileon eta, oro har, desjabetuon beharrak asetzeko historian zehar sortu diren elkartze kolektiboak gizateria bezain zaharrak dira. Elkartze horien aitzindari modernoak XVIII. eta XIX. mendeetan kapitalaren ofentsiba berri bat ematen denean sortzen dira: industria iraultzaren eraginez, ekoizpen artisauan eta landakoan oinarritutako ekonomia batetik lehiakortasun handiagoko metaketa erregimen batera igarotzen. Kapitalismo hasiberri horrek eragiten zituen bizi baldintza eskasei erantzuteko ohikoak izan ziren, esaterako, langileen elkartze kooperatiboak, gaixotasunei eta laneko arriskuei aurre egitea ahalbidetzen zuten elkar-laguntza funtsa herrikoiak, kontsumo-ondasunak arrazoizko prezioan lortzeko klase herrikoien elkarteak, sindikatuak edo langileen alderdiak.

Egun, gure bizitzak modu bizigarri batean gauzatzea ukatzen diguten egiturazko arrazoiak oso antzekoak izaten jarraitzen duten arren, gaurko konplexutasun hazkorrak aurpegi anitz baina guztiz elkargurutzatuak erakusten dizkigu. Borreroak baditu milaka aurpegi, esaten zuten Negu Gorrikoek. Horregatik, feminismotik, ekologismotik eta beste herri mugimenduetatik, zibilizazio gisa kolapsora garamatzan askotariko krisi batean guztiz murgilduta gaudela ohartarazten digute. Izan ere, kapitala gure bizitzaren alderdi guztiak bereganatzen saiatzen da bere ugalketa-baldintzak bermatu ahal izateko, nahiz eta horrek prekarizazio orokorrera eraman gaituen. Desjabetze bidezko metaketa teorizatzen du David Harveyk.

"Zergatik ez gara elkartzen, behin egin genuen moduan, geure bizitzetan eragin zuzena duten baina egun kapitalaren menpekoak diren ondasunak ekoizteko?"

Horri aurre egiteko auzoko asanbladan biltzerakoan, etxebizitza sindikatu bat sortzerakoan, gure mendiak eta gainontzeko ondasun komunak defendatzerakoan, kultura askeko espazioak sortzerakoan edo auzolana burutzerakoan elkartzen garen moduan; zergatik ez gara elkartzen, behin egin genuen moduan, geure bizitzetan eragin zuzena duten baina egun kapitalaren menpekoak diren ondasunak ekoizteko? Horretan dabiltza burujabetzen bidean sakontzen duten hainbat eta hainbat herri-kooperatiba, elkarte eta bestelako elkartze herrikoiak. Elikaduran, energian, etxebizitzan, teknologian, telekomunikabideetan eta beste sektore kritikoetan eragiteko herritarrok sortutako ekimen demokratizatzaileak dira, hots, kapitalaren logika eta kontroletik kanpo desjabetuok ahalduntzeko eta birjabetzeko ekimen kolektiboak.

Nazioarteko lehengaien eta ekoizpenaren garestitzeak, banaketako botila-lepoek, klima aldaketak eta abarrek ekarri dezaketen egitura ekonomikoaren aldaketaren aurrean, adi egon beharko gara terminoa bere egin nahi duten aprobetxategien aurrean: burujabetza ez da bertoko edonolako ekoizpen hauspotzea, hots, gure kapitalismoa kanpokoaren aurretik hauspotzea. Burujabetza kontrol herrikoia, kudeaketa demokratikoa eta sarbide unibertsala ekarri beharko lukeen proposamen ez kapitalista da; auto-eraketan oinarrituta. Finean, burujabetzak, herri edo komunitate bakoitzari eragiten dioten gaien inguruan erabakitzeko eta eragiteko duen gaitasunari erreparatzen dio; gure buruen jabe izatea bezain konplikatua eta sinplea da.

Beraz, elkartu gaitezen eta eztabaidatu dezagun zein den etorkizunean jarraitu nahi dugun bidea: gure bizitzen gainean eragin kritikoa duen horren kontrola utzi nahi al diogu errentagarritasun ekonomikoa maximizatzea besterik bilatzen ez duen horri? Ala modu kolektiboan ahaldundu nahi dugu gure bizitzak bizigarriagoak egiteko? Eztabaidatu dezagun, beti, baina ekin diezaiogun agudo, berandu goaz eta.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Eguneraketa berriak daude