Euren inperioak zabaltzeko hizkuntza erabili zutenek kontrakoa dioten arren, hizkuntza ez da komunikatzeko tresna hutsa, pentsamendu sortzailea baizik. Nortasuna zein gure autobiografia osatzeko hizkuntza erabiltzen dugu. Gure kasuan, Euskarak inguruko hizkuntzekiko sorrera, garapena eta izaera desberdina duelarik, hainbat etimo berezi sortu ditu pentsamolderako eta ekintzarako lanabesak eskaintzen dituztenak.
Hainbat hitzen artean zenbaitek interes gehiago sortzen didate, hala nola: elkar; nire burua, gogoa, bizipoza, nahia, elkartasuna... Gaurkoan beste bat azpimarratu nahi nuke : “Burujabetza”, txikitatik biziki atsegin izan dudana, indar handikoa. Burujabetza hitza bi eremutan erabiltzen da: norbanakoena eta taldeena.
Nire ustez burujabetza kontzeptuak garrantzi handia du euskal pentsamoldean zein sistema juridikoan, jardun askoren eta gertaera historiko anitzen ardatza delakoan nago.
Burujabetza eta hiru funtsak (poltsak)
Jendarte antolaketa tradizionaletan, (hau da, Estatu, jauntxo, errege, eliza ala multinazional baten menpe egon aurretik) unitate bakoitzak, familia zabala kasu gehienetan, hiru funtsa bereizten zituen: Egunerokotasunerakoa, Ospakizunetarakoa eta Larrialdietarakoa. Xedea, ahalik eta autonomoen izatea, eta hortaz, buruaren jabe izatea.
Eguneroko funtsean: elikagaiak, tresnak, ura, energia, jantziak kokatzen dira; Ospakizunetarako funtsean: jaki , edari, jantzi bereziak, bitxiak, opariak...Soberan zegoena, egun jakin batzuetan xahutzeko, aliantzak sortzeko, gozatzeko, bizipoza elikatzeko; bukatzeko, Larrialdietarako funtsean: gosete, lehorte, guda, uholde, izurriteen aurrean taldearen jabetzak galdu gabe egoera latzei aurre egiteko.
Jendarte-sistema batek larrialdiei aurre egiteko arautzen duen prozeduran antzematen da sistema horren muinetako bat da, egituraketa juridiko gisa uler daitekeena. Geurean garrantzi itzela izan duen tresna: komunalak. Izan ere, larreak, basoak, errekak erabiltzeko baimena, bermea zen egunerokotasunetarako eta larrialdietarako. Jabetza kolektiboa bizi-iraupenerako bermea zen, alegia.
Jauntxo, errege, eliza eta enparauen helburu nagusiena Larrialdietarako Funtsaren kontrola zen. Eta bistan da, sarritan larrialdiak beraiek sortzen zituzten herritarren menpekotasuna lortze aldera.
Egun ere, larrialdi franko boteretsuenek sortzen dituzte, eta badirudi larrialdi egoera betikotzea helburu dutela eragile askok.
Jendarte-sareak orain oso desberdinak dira pribatizazio prozesuak azken muturreraino eraman baitituzte. Aipatutako hiru funtsen kudeaketa herritarron eskuetatik at daude eta gure menpekotasuna handitu da hainbat arlotan, itxuraz juridikoki askeak izanagatik ere.
Soldata txukuna eta finkoa dutenek aske direla pentsatu nahi dute, baina horien menpekotasuna ere erabatekoa da.
Gutariko gehienok zenbat hilabete iraungo genituzke bat-batean soldatarik gabe geratuko bagina? Bi, hiru?. Zein neurrikoa da gure elkartasun-sarea?, Merkatuen gorabeherekiko zenbateko lotura dugu? Gure etxeetan nork kudeatzen ditu hiru funtsa horiek orain?
Hausnarketa sakonago eskatzen du Ospakizunetarako Funtsak. Funtsa honek bi helburu zituen: batetik, familiak ala taldeak behar zuena baino gehiago ekoiztea. Hau da Larrialdietarako gorde beharrekoa baino gehiago lortzea, soberakinak eduki beharrezkoa zen baino lan gehiago eginez; eta bestea familia ala taldearen egutegian zein data berezietan: jaiotzak, ezkontzak, hiletetan, auzolan deialdietan...Bere ahaide eta lagunei opariak ematea euren elkartasun sarea zabaltzeko eta sendotzeko. Zenbat eta gaitasun gehiago eduki soberakinak oparitzeko, orduan eta sare zabalagoa.
Azkeneko hamarkadetan kontsumismoa nagusitutakoan, Ospakizun Funtsa txiki bat izateko ahalmena izan dutenek aisialdia eta oporraldian erabili dute. Bizitzea tokatu zaigun garai honetan aisialdia eta oporrak garaipen sozialaren ikur bihurtu dira, baina ikur hutsala, irudi bat, erakutsi nahi den argazki bat, egunerokotasunak sortzen dizkigun estualdi eta loturetatik egun batzuetarako aske sentiarazten gaituena.
Itzul gaitezen , berriz, Larrialdietako Funtsaren arlora. Estatuen agintaritzan bestelako pertsonak egongo balira, herritarron bizkarra ondo babestuta dagoela pentsa genezake, teorian Estatu demokratikoak Larrialdietarako Funtsaren arduradun nagusiak baitira.
Aitzitik, norbait fida al da horietaz? Norbait fida da multinazionalen esanetara lanean ari diren horiekin?
Ekonomia eta baliabide naturalen kudeaketa demokratikoa lortu ezean, esklabotza eredu berritara eramango gaituzte. Urrats handiak eman dituzte azkenekoetan. Dagoeneko badakite egungo jendarteetan menpekotasun egoera zabaltzean herritarron gehiengoek ziurtasun faltsua eskaintzen duten gezurtiei bozkatzen dietela. Neurria ederki hartu digute.
Gure bizitza aurrera eramateko behar diren baliabideak gure eskuetatik kanpo baldin badaude, burujabetza galdu dugu. Herri baten bizi-iraupenerako beharrezkoak diren tresnak eta baliabideak beste herri batek eskuratu baditu, herri hori ez da askea.
Neoliberalismoaren mito nagusia den “Hazkunde Iraunkorra” indarrean egon den bitartean, kontsumismoak sortzen dituen “beharren” bidez ostu dute langileok sortutako aberastasuna. Mito hau eroritakoan, kontsumismoaren mugak agerian geratu diren hauetan, eguneroko beharren bitartez osatuko dituzte kate berriak, egunerokotasunerako behar ditugun gauzak garestituz.
Gure aurrekoek bazekiten komunalak zirela euren burujabetza bermatzeko gakoa. Gure buruaren jabe izan nahi badugu, energia, elikagaien, ingurune eta erabaki estrategiko guztien demokratizazioa behar da, berpublifikazio prozesu sakon eta erradikal baten beharra dugu. Gure kontsumo eredu jasangaitza ere errotik aldatu behar dugu. Egoera honetara eraman gaituzten iruzurtiengandik askatu behar dugu gure burua, gure buruaren jabe izan gaitezen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?