KiVa du izena eta Finlandiako ekimena da, hezkuntza komunitatearen eta Finlandiako Gobernuaren artean sortua. Eskolan jazarpena eta ziberbullying-a amaitzeko eraginkorra izaten ari da eta herrialde hartan, oinarrizko hezkuntza ematen duten ikastetxeen %90ak du martxan dagoeneko.
Datuen arabera, KiVa-ri esker ikastetxeen %79an desagertu egin da bullyinga eta jazarpena gutxitu egin da %18an.
Gakoa: lekukoengan eragitea
Arreta biktiman edota erasotzailean bakarrik jarri beharrean, talde osoa gidatzen duten arauak aldatzea da metodoaren oinarria, ez biktima ez erasotzaile zuzen, baina gertatzen denaren lekuko diren edota barre egiten dutenengan eraginez. Izan ere, sarri “isiltasunaren legeak”, erasotzailearekin konplizitate horrek ahalbidetzen du jazarpena, baina lekukoak zerbait esanez gero bera ere biktima bihurtzeko beldurra izan dezake, edo talde indartsuaren parte sentitu nahi du.
Hala, lekukoen jarrera aldatzea da helburuetako bat, taldeak duen indarraz jabetzea, eta biktimarekin enpatizatuz, hura lagunduz eta defendatuz, erasotzailea bakarrik uztea.
7 urtetatik lantzen
Ikasleek hogei bat eskola jasotzen dituzte, 7, 10 eta 13 urterekin, jazarpen moduez, elkarbizitzaz, errespetuaz, enpatiaz… Gida-liburuak, bideojokoak, material birtuala, bilerak, gurasoekin egindako solasaldiak… dituzte horretarako. Postontzi birtuala ere badute haur eta gazteek, biktima edo lekuko baldin badira salaketa egin ahal izateko.
Ikasleen parte-hartzea bilatzeaz gain, ikastetxe bakoitzean hiruzpalau irakasle arduratu ohi dira jazarpenaren kontrako taldeaz. Erasotzaileekin, biktimekin, egoki ikusten duten ikasleekin eta gurasoekin hitz egiten dute.
Lucasek 13 urte baino ez zituen, urtarril honetan bere buruaz beste egitea erabaki zuenean. Homosexuala zelako auzoan eta batez ere eskolan jasaten zuen jazarpenak eraman du heriotzara, gurasoek salatu dutenez. Bullyingaren eta homofobiaren aurkako borroka eztabaidagai jarri du... [+]
Pasa den ikasturtean Hezkuntza Ikuskaritzak eskola jazarpen gisa identifikatutako kasuen berri eman du Eusko Jaurlaritzak: 157 kasu guztira –aurreko ikasturtean 129–, gehienak DBHn gertatu dira eta hiru kasutik bat ziberbullyinga izan da.
Haurtzaroan adbertsitateak bizi izan dituzten haurrek motxila zamatuta eramaten dute eskolara, eta eskolan bizi duten esperientziak are gehiago zamatu ohi die motxila. Egoera hauetan hezkuntzak eta hezitzaileek egin dezaketenaz mintzatu zaizkigu Gema Lasarte eta Beatriz Garai... [+]
Bullyingaren biktima izan ohi da beti edo ia beti eskolaz aldatzen dena, baina sistema justu batean, erasotzailea kaleratu beharko luketela adierazi du ikastetxe bateko zuzendariak. Eztabaida piztu du gaiak, afera konplexuagoa dela azaleratuz.