Brigadak aurkeztu ditu Askapenak, ilegalizazioaren mamua gainean duela

  • 2016ko brigadetan parte hartzeko epea ireki du Askapena erakunde internazionalistak. Auzitegi Nazionalak aurki emango du Askapena legez kanpo uzteari eta bere bost kideri buruzko epaia, baina erakundeak ez du bere jarduna eten nahi izan.


2016ko urtarrilaren 18an - 11:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Inork ez dezala pentsa geldirik zain geratzen garenik, ezta gure proiektu eta lan internazionalistari muzin egingo diogunik ere”, baieztatu dute.

Testuinguru hori dela eta, talde internazionalistako kideek azaldu dute aurtengo brigadek “balio politiko erantsia” izango dutela. Brigada hauek “Espainiako Erreinuari hainbeste min egiten dioten ikuspegi politiko internazionalista, abertzale eta herritarrean” kokatzen dituzte.

Bere lana “bidezko eta beharrezko” gisa definitu dute, eta jendeari dei egin diote brigadetan parte hartzera, horrela munduko injustiziei “iraultzaile eta euskal internazionalista” bezala erantzuteko.  

Izena emateko brigadak@askapena.org helbidera idatzi behar da. Martxoaren 31ra arte egongo da epea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askapena
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!