Espainiako Botere Judiziala ere abortuaren erreformaren kontra

  • Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Espainiako Justizia Ministerioaren abortu legearen aurreproiektua bere osotasunean aztertu eta erretiratzeko eskatu du txosten batean. Maria Pilar Sepulveda kideak idatzi du txostenaren zirriborroa.


2014ko otsailaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gallardonen abortu legearen aurkako manifestazioa Iruñean. Argazkia: pamplonaactual.com

Kontseiluko hogei kideren artean txostena berrikusiko dute eta zuzenketak egin ahalko dituzte datozen egunotan.

Testuan lege berriak emakumearengan sor dezakeen babesgabetasuna eta gizartean piztu daitekeen alarma aipatzen dira. Aholku izaera du idazkiak, ez da derrigor bete beharrekoa Espainiako Gobernuarentzat. Juridikoki garrantzi handia du adierazpenak hala ere, zein erakundek idatzi duen aintzat hartuta.

Abortu legearen aurreproiektuak emakumeen eskubideetan atzera egitea eta inguruko herrialdeetatik urruntzea ekarriko lukeela azpimarratzen da txostenean. Sepulvedaren iritziz lege berria 1985eko oinarrizko eskemara itzultzea litzateke. “Abortuaren lege berriak araudi murriztaileenen artean kokatuko gintuzke”, idatzi du txostenean.

Gogor kritikatzen du Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroaren aurreproiektua: “Iraganeko garaietara eramaten gaitu, eta desiragarriak ez diren praktikak ekartzen ditu, besteak beste, abortu klandestinoa eta abortuak egiteko turismoa”. Emakumearen askatasuna, intimitate, autodeterminazio eta duintasun eskubideak nabarmen murrizten direla dio Sepulvedak.

Bizkaiko Batzar Nagusietan aurreproiektuaren erretiratzea eskatu dute

Bestalde, Bizkaiko Batzar Nagusietan EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk abortuaren erreforma erretiratzeko eskatu dute.

PP izan da aurka bozkatu den bakarra. PPko kide den Esther Martinezen iritziz, lege berriarekin “bizitzeko eskubidea” babestu nahi da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude