Bost lagun epaituko dituzte Talka espazio feministaren desalojoagatik

  • Talka kolektibo feministak jakitera eman duenez, Adolfo Dominguezek bost auzokide epaiketara eramango ditu azaroaren 30ean, espazio okupatuaren maiatzeko desalojoaren harira. Elkartasun argazkia aterako dute astelehenean.

Talka espazio feminista maiatzaren 15ean desalojatu zuen Ertzaintzak. / ALEA Talka espazio feminista maiatzaren 15ean desalojatu zuen Ertzaintzak. / ALEA
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko azaroaren 25ean - 09:56
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gasteizko Alde Zaharreko bost bizilagun epaituak izango dira azaroaren 30ean, astelehenean, Talka espazio feministaren maiatzeko desalojoaren harira; usurpazio delitu bat leporatzen diete. Epaiketaren egun berean, elkartasun argazkia egiteko deialdia egin du Talkak, astelehenean, hilaren 30ean, 19:00etan Matxete plazan.

Gainera, Talkatik salatu dute desalojoa "agindu judizialik gabe" gauzatu zela, "elkartasuna eta salaketa ekiditen zituen konfinamendua baliatuz".

2019ko abenduan, gutxienez hamarkada bat hutsik zeraman Adolfo Dominguezen lokala okupatu zuten Talkako kideek. Epaiketa salatzeko plazaratu duten ohar batean azaldu dutenez, lokal hori okupatzea aukeratu zuten "Udalak Alde Zaharrean baimendu dituen ustelkeria, espekulazioa eta gentrifikazioa salatzeko" asmoarekin.

Gogora ekarri dutenez, Adolfo Dominguezek berak hainbat hedabidetan onartu zuen "haren mesederako tratua" lortu zuela Udalarekin, Alde Zaharreko lokal batzuen salerosketa adosteko. Hala ere, gaur egun ez dago salerosketa horren inguruko informazio publikorik, Udalaren jabetzako lokala bada ere; hala izanda, derrigorrezkoa litzateke Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO) argitaratzea.

Azken hiru urteetan, Alde Zaharreko bi lokal okupatu ditu Talka kolektibo feministak: lehenengoa, Alava-Velasco jauregia, 2018ko abenduan; hura desalojatu ondoren, 2019ko abenduan, Hedegile kaleko 33. zenbakian sartu ziren.

"Auzoan bizi eta auzoa defendatzeko modu bat epaitzen ari dira, ez dagoelako auzoan bizitzerik auzoa defendatu gabe", adierazi dute. "Behar indibidualen aurrean erantzun kolektiboak bilatzen eta legezkotasun kapitalistatik at zilegitasunak eraikitzen jarraituko dugu".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


Gasteizko Udalak Korda espazioa ekainaren 4an desalojatu nahi duela salatu dute

21 Zabalgunea udal soziatateak desalojo data ezarri diela jakinarazi dute Alde Zaharreko espazio okupatua kudeatzen duten Auzoan Bizi etxebizitza sareak, Herrizoma elikadura sareak eta Zaharraz Harro jai herrikoiak. Korda “defendatuko” dutela adierazi dute.


2025-05-20 | Aiaraldea
Etxegabetzea burutu gabe joan da AMA Desokupa enpresa Amurriotik, “herri erantzunari esker”

Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek. 


Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladek jasan duten kriminalizazioa eta errepresio poliziala salatu dute

Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]


Berriz ere okupatu dute Guardetxea, oraingoan, bertan geratzeko asmoarekin

Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


“Lokala eta bertako eragile guztien materiala itzultzea” exijitu dute Donostiako Birundako kideek

Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Eguneraketa berriak daude