Borondatezko prostituzio ‘legala’ bideratuko du Bartzelonako Udalak

  • Helburua sexu langileak babestea da, segurtasun eta higiene baldintza onetan ari direla ziurtatzea. Prostituten gutxiengoari eragingo dio arauak, alegia, lana borondatez egiten dutenei.


2015eko azaroaren 20an - 11:05
Gutxiengoa da prostituzioa borondatez egiten duena. Argazkia: Llibert Teixido / La Vanguardia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bartzelonako Udalak landuko duen araudiak borondatezko prostituzioa legalizatze bidean ipiniko du horrela. Egoitzak legalizatuko dituzte eta gizatasun ordenantza aldatuko dute, isunei dagokienez behinik behin. Ia desagertu egingo lirateke isunak, borondatez ari direnek sexu lanean aritzeko eskubidea izango dutelako eta besteak (emakumeen salerosketan aritzen direnek behartuak edo behar ekonomikoak eraginda ari direnak ) biktimatzat hartuko direlako.

Udalak eskuduntza mugatuak ditu prostituzioa arautzeko, hala ere, BComú, ERC eta CUPek Ciutadans alderdiak araudia aldatzeko egindako proposamenaren alde bozkatu zuten azaroaren 17an. CiUk, PSCk eta PPk kontrako botoa eman zuten.

La Vanguardia egunkariak alderdi bakoitzak alde edo kontra egiteko emandako argudioak bildu ditu:

Ciutadans: “Helburua borondatez ari diren emakumeak babestea da, higienea eta segurtasuna bermatzea, eta lanean ari direnak borondatez dihardutela ziurtatzea”. “Eskubide sozial eta laboralak aitortu behar zaizkie, adibidez langabezia, baja eta pentsio prestazioak jasotzekoa”.

ERCren ustez, borondatezko prostituzioa arautzeak abolizioaren bidea irekitzen du eta pertsonen arteko harreman orekatu eta askeen alde egiten du.

CUPek aldarrikatu du Bartzelonako Udalak eskubideak bermatu behar dizkiela sexu langileei.

CiU: “Legalizazioak ez du arazoa konpontzen”, eta adierazi du toleranteagoak diren herrialdeetan, adibidez Herbeheretan, lege markoaren barnean prostituten %3 baino ez dela ari. Gainerakoak emakumeen salerosketan ari diren taldeen eskutan daude eta atzerrikoak dira. CiUk uste du Bartzelonako egoera oso antzekoa dela. Alderdia prostituta gehiago etorriko den beldur da. Bestalde, zalantzan jartzen du sare kriminal baten esku ez dauden guztiak borondatez ari direnik, askotan beste aukerarik ez dutelako edo bizirauteko aritzen dira.

PSC: CiUren antzeko argudioak eman ditu PSCk. Borondatezko terminoa ez du oso gustuko prostituzioa bazterketari, pobreziari eta aukera gabeziari lotuta dagoela uste duelako.

PP: Alderdi honen ustez, prostituzioa ez da lan gisa ulertu behar, lanak jendea duintzen du eta prostituzioak laidotzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prostituzioa
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!