“Bizikidetza” da Iruñeko euskarazko haur eskolen eztabaida politikoan aurkitzen dugun aurkako argudioa. Guk, euskarazko murgiltze eredua eskatu, eta esparru politikoko gehiengo zabalak horri eusten dio. Bitxia da gainera, murgiltze ereduaren kontra agertzea, baina ez gaztelerazkoaren aurka. Gu bizikidetzaren kontrakoak gara eta bizikidetza euskararen gainean eraiki behar da beraz.
Udaletxeak (Gobernuaren omisioz), euskarazko plazak murriztu eta iparraldeko auzoetara zokoratu zituen iaz. Hurrengo ikasturterako, denen ustez egoera bidegabea denez, udaletik, egoera arintzeko zerbait egingo da. Dirudienez, euskarazko plaza gutxi batzuk jarriz Iruñeko hegoaldean, euskararen basamortuan nonbaiten. Baina nola? Euskarazko murgiltze eredua baztertuz eta eredu mistoak sustatuz, antza denez. Eredu mistoa euskarazko adarra eta gaztelerazko adarra bereizten dituen eredua da, teorian. Praktikan ordea, gaztelera gailentzen da haurren espazio komunetan, hezitzaileen arteko harremanetan, funtzionamendu administratiboan… Orokorrean.
"Euskarazko murgiltze ereduari trabak jartzen dizkioten horiek, balio aurrerakoiak eta balio ezkertiarrak defendatzen dituzte askotan"
Bikote pedagogikoetan lan egiten da haur eskoletan. Euskal adarreko eta gaztelerazko adarreko hezitzaileek elkar ulertu behar dute eta denbora eta espazioa koordinatu, nahi ala ez. Arkitektonikoki ere, eraikin gehien-gehienen espazio banaketa horrela funtzionatzeko eginda dago, komunean lan egiteko, alegia. Beste faktore bat, hezitzaileen profila izango da hemendik aurrera. Euskarazko murgiltzearen kontrakoek diseinatuta, EEP berrietatik euskarazko profila duten hezitzaileak gutxi izango dira. Hori diseinatu dutenek beraiek, zinikoki, euskararen eskaintza eta murgiltze eredua sustatzea ezinezkoa dela arrazoitzen dute, euskarazko hezitzaile nahikoa ez dagoelako.
Euskarazko murgiltze ereduari trabak jartzen dizkioten horiek, balio aurrerakoiak eta balio ezkertiarrak defendatzen dituzte askotan. Aukera-berdintasuna dute beti beraien argudiategi politikoaren ardatz. Argi dago, eredu mistoa ez dela aukera-berdintasuna, ekitatea ez da inondik inora ere betetzen eta. Ia ezinezkoa gertatzen da euskara etxetik dakarren umeak euskarari eustea. Arlote sentitu aurretik, ume guztiek normalak eta taldearen parte izatea nahi izaten dute. Era berean, gaztelera etxetik dakarren horrentzat zaila da benetan euskaraz hasteko une magiko hori aurkitzea. Euskarari ez zaio aukerarik ematen, eta horren ordez, arrotz eta bigarren mailako sentiarazten gaituzte geure herrian. Horrelako egoerek neurri bateko edo besteko traumak sortu izan dituzte eta beldur naiz sortzen jarraitzen ez ote duten. Izan ere, diglosia argiko kasuak daude, non umeek nahiago izan duten mutu gelditu denboraldi batez, euskarari eutsi baino.
Gure eskubideak errespeta daitezela eskatu behar da, noski, baina batez ere, gure esku dagoena egin, ahaldundu. Hizkuntza eta hezkuntza politika honekin, etxean, eskolaz kanpoko espazioetan, erreferentzia eta iruditeria ezberdinetan… euskara sendo transmititzeak berebiziko garrantzia du. Zorionez, badira gero eta familia euskaldun gehiago horretan ari direnak. Baina euskaraz ikastea nahikoa dutenen sektorea handituz doa, euskara eta euskaratik ikasi eta bizi nahi dutenenaren aldean.
"Gure eskubideak errespeta daitezela eskatu behar da, noski, baina batez ere, gure esku dagoena egin, ahaldundu"
Horregatik, gure lehen urratsa, arnasgune bakan horiek gotortu eta murgiltze ereduaren aldeko kontzientzia zabaltzeko lana egitea da. Izan ere, instituzioetan, euskarazko murgiltze ereduaren kontrakoak pentsatu baino alderdi gehiago dira, eta ez ditugu limurtuko berehala, eta agian, sekula ez. Oraintxe bertan instituzioetan, horretan dabiltzan euskaltzaleek, baldintzak jartzea da egin dezaketen gauza bakarra. Beti ere, tratuetarako giltza euskaltzaleen esku baldin badago. Eta jakina, euskaltzale hauek baldintzatu egin ahal eta benetan nahi izan behar dute, noski.
Landu dezagun bizikidetza askotan ahaztuta dauden ikuspegietatik: arraza, generoa eta diferentzia sozialak, besteak beste. Baina, hizkuntza, bizikidetza lantzeko aipatzen bada, izan dadila menpekotasunetik ateratzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]