Espainiako bandera “bahitu” du Bizi mugimenduak Baionako Kontsuletxetik

  • Bizi mugimenduak beste behin ere “bahiketa ekintza bat” burutu du. Oraingo honetan “espainiar banderaren bahiketaren aldarrikapena” eginez Baionako Kontsuletxean. Ekintza, ostiral goizaldeko 4:30etan izan da Baionako BAB etorbidean


2019ko urriaren 25ean - 09:26
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bizi-k banderaren bahiketa bere gain hartu du goizean eta honelaxe aditzera eman ere: “Bandera berriz itzuliko dugu baldin eta Espainiako Estatuak preso dituen bederatzi bahitu katalandarrak libratuak izanen badira”.

Mugimenduak “bandera ongi tratatua izanen dela hitza ematen dugu” esan dute agirian: “Demokraziari eta burujabetza herrikoiari lotua den bortizkeriarik gabeko mugimendu gisa, ezin dugu onartu bederatzi errepublikazale baketsu Espainiako Erresumako Monarkiak bahiturik atxikitzea”.

Agirian, besteak beste, salatzen dute, Europaren bihotzean, errepublikar hautetsiak kartzelatuak izatea biztanleriaren kontsulta bat antolatu dutelako, modu demokratikoan eta ez-bortitzean.

Azkenik, “isilik edo geldirik egoteak historiaren aurrean horren konplize bezala utziko gintuzke” adierazi dute.

Bizi-k bahitutako espainiar banderaren ordez, hauxe utzi du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizi!
2022ko urtarrilaren 25
Macronen argazkia petroliotan sartu du Bizi!k
Frantziako presidentearen agintaldia "sabotaje klimatikoa" izan dela salatu dute

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.