Bixente Larralde pilotaria salatu dute, oilar bati lepoa hortzekin mozteagatik

  • Animalien aurkako krudelkeariagatik jarri dio salaketa Brigitte Bardot fundazioak. Afizionatuen mailan, Euskal Herriko txapela irabazi zuen Larraldek, buruz buru.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abuztuaren 12an - 09:01
Bideoaren une bat. @DANIEL_R_64

Joan den ekainean gertatu zen, eta bideoa ikustean, salaketa jarri du Brigitte Bardot fundazioak. Bixente Larralde Hazparneko (Lapurdi) pilotaria ageri da irudi horietan, oilar bati lepotik hortzekin heldu, tira egin, lepoa txikitu eta burua lurrera botatzen. Salaketa jarri dutela iragarri du Brigitte Bardot fundazioko presidente Daniel Raposok —animalien aurkako tratu txarrak salatu ohi dituzte—. Otordu bateko irudiak direla pentsa liteke, mahai gainean edari botilak ere ageri baitira.

Sare sozialetan zabaldu du bideoa Raposok. "Datu guztiak Parisera igorri ditut, fundazioaren zerbitzu juridikoentzat", jakinarazi zuen Reposok ostiralean. Haren arabera, bi urte arteko kartzela zigorra eta 30.000 euro arteko isuna jasotzeko arriskua du pilotari hazpandarrak, "animalien aurkako ekintza krudelengatik".

Afizionatu mailan ari da Larralde, eta Euskal Herriko txapela irabazia du, buruz buru.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
Animalien askapena EHUn ikergai

Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan. 


2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


Eguneraketa berriak daude