NATOk Ukraina militarki hornitzeko hartutako erabakiarekin bat eginez, Espainiako Gobernuak babes militarra eskaini dio beste behin Ukrainako Gobernuari. Asteartean, Bilboko portutik itsasoratuko dira Espainiako Armadaren hogei tanke, Ukrainako gerran erabiltzeko. Bidalketa gaitzesteko elkarretaratzeak egin dituzte astelehen goizean Santurtzin.
Astelehenean ziren abiatzekoak Bilboko portutik Ukrainara hogei tanke, baina bidalketa atzeratu ostean, asteartean itsasoratuko dira. Espainiako Armadak 60ko hamarkadan eskuratutako TOA M-113 beldar-ibilgailu blindatuak dira, eta Espainiako Gobernuak Ukrainakoari bidali dizkio gerran eskaintzen ari zaion babes militarra areagotzeko. NATOk Ukraina militarki hornitzeko hartu duen erabakiaren ondorio da bidalketa, Aliantza Atlantikoko gainontzeko estatuek bezalaxe, Espainiak ere hartu baitu Errusiaren aurkako gerran Ukraina indartzeko hautua. Igandean Eitb-ko albistegietan gogorarazi dutenez, iazko irailean antzeko beste bidalketa bat ere egin zion Pedro Sanchezen gobernuak Zelenskyren gobernuari.
Ostiralean, errepidez iritsi ziren Santurtzira astelehenean itsasoratuko diren hogei tankeak, Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren zaintzapean. Astelehenean, goizeko 09:30ean, herritar talde bat bildu da Santurtzin, Bilboko portuaren ateetan. NATOren eta EBren aurkako herri ekimenak deituta, elkarretaratzea egin dute Gerra inperialistak egiteko armen bidalketari ez lelopean. Armen bidalketa gaitzesteaz gainera, salatu dute "goi-klasearen interesei erantzuten dien gerrak" herria "miseriara kondenatzen" duela, eta aldarrikatu dute Euskal Herria Europar Batasunetik eta NATOtik ateratzea.
Geroxeago,11:00etan, Gerrari Ez plataformak deituta, bigarren elkarretaratze bat egin da Santurtziko Sardinera parkean. Bakea behar dute, arma gehiagorik ez lelopean, tankeen bidalketaren aurrean protesta egin dute deialdiarekin bat egin duten herritarrek.
Asteartean Bilboko portutik abiatuko den kargamentu militarra ez da Espainiako Gobernuak Ukrainari egindako lehen bidalketa, ezta azkena ere. Urte batzuez Zaragozan gordeta egondako Leopard 2A4 tankeak laster hartuko dute norabide berbera. Hainbeste denboran geldirik egondako ibilgailu blindatuak erreparatzen ari dira, eta aurki bidaliko dituzte Ukrainako gerrara.
AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]
Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]
AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, AEBetako presidenteak adierazi du Errusiako bere homologoarekin izandako elkarrizketa "oso ongi" joan dela. Putinek esan du Ukrainako gerra amaitzeko ahaleginak "bide onetik" doazela, eta Mosku Kievekin bake akordio bat... [+]
Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.
Ukrainaren Europako aliatuak Zelenskirekin bildu dira, eta menia astelehen honetan indarrean jartzea proposatu dute, Errusiak jada ezezkoa eman badu ere. Boluntarioen koalizioko agintariek azpimarratu dute garrantzitsua dela Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea,... [+]
Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.
Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]
"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]