Bilbao Bizkaia Pride jaialdiak LGBT+ pertsonen eskubideak aldarrikatuko ditu igandera bitartean

  • Ekainaren 22tik 25era ospatuko da Bilbao Bizkaia Pride. Helburua, antolatzaileek adierazi dutenez, Bilbok eta Bizkaiak euren aniztasun afektibo-sexual eta generoduna ospatzea da. Hitzordu irekia da, eta “maitasun eta izaera librearen aldeko topaketa” bezala definitu dute.


2017ko ekainaren 22an - 09:16
Bilbao Bizkaia Pride-n aurkezpena (argazkia: Bilbao Pride).

‘Gora bizitza’ leloarekin aurkeztu dute hirugarrenez egingo den ekitaldi sorta. Kontzertuak, kirol ekitaldiak, gastronomia, LGBT+ eskubideen aldeko hitzaldiak edo familiarentzako guneak izango dira ostegunetik hasi eta lau egunetan zehar.

Gainera, pasa den urtean bezala ekintza nabarmenena ‘Ur Parade’ izango da. Ekainaren 24rako prestatutako aniztasunaren aldeko desfilea da, eta itsasadarra itsasontziz beteko dute, LGBT+ eskubideen bisibilizarioaren alde.

Kate Ryan, La Prohibida eta Las Bistecs kartelaren goiburu

Agertokiko artista nagusi bezala aurkeztu dituzte Kate Ryan, La Prohibida eta Las Bistecs, baina horiez gain beste hainbatek beteko dute oholtza, aurtengo egitaraua bete-betea baitator.

Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Alde Zaharra edo Bilboko erdigunea bihurtuko dira jaialdiko gune hiriko beste hainbat txokorekin batera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


Eguneraketa berriak daude