Bikote barruko indarkeriekin bukatzeko hainbat neurri hartu ditu Frantziako Gobernuak

  • Bikote barruko indarkerien kontrako Grenelle-ko ondorioak plazaratu ditu Edouard Philippe Frantziako Lehen Ministroak. Irakasleei zein poliziari zuzenduriko formazioak eta urgentziazko aterpetzerako tokien emendioa agertzen dira adosturiko neurrien artean. Neurri eskasegiak deitoratu ditu indarkeria sexisten kontra lanean dabilen #noustoutes mugimendu feministak.

Frantziako Lehen Ministroaren prentsaurrekoa, ministroz inguraturik.

2019ko azaroaren 25ean - 13:56
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hiru hilabetez iraun duen Bikote barruko indarkerien kontrako Grenelle deitu gogoetaren ondorioak plazaratu ditu Edouard Philippe Frantziako Lehen Ministroak astelehen honetan. “Orain arte begiratu nahi izan ez ditugun disfuntzioak” konpontzeko beharra azpimarratuz hasi du aurkezpena, hitzetatik ekintzera pasatzeko unea dela gehituz. 360 milioi euroko aurrekontua izango dute erabakien gauzapenerako. Aurrekontu hau kasik 2019 urtekoaren heinekoa dela deitoratuz, haserre agertu da Frantziako mugimendu feminista.

Neurrien gauzapena ahalbidetuko duen lege proposamena aukeztuko dute astean zehar, parlamentariek urtarriletik aitzina aztertzeko eta bozkatzeko gisan. Plazaraturiko erabakiek ez dituzte indarkeria sexisten kontra dabiltzan #noustoutes mugimenduko militanteak ase eta bete. Hain zuzen, arazoaren larritasuna ikusita, eskasegitzat dituzte. Egoera hau salatzeko manifestazioa burutuko dute 18:00etan Parisko Varenne metrotik abiatuta.

Langile sozial gehiago polizia-etxeetan

Polizia-etxeetan arazo horren inguruan dabiltzan langile sozialei dagokionez, 80 postu berri gehituko dituztela jakinarazi du ministroak. Gaur egun, 271 dira polizia-etxeetan bikote barruko indarkeriaz arduratzen direnak. Bestalde, biktimen harrera eta segipena hobetzeko helburuz, gaurdanik utziko dute poliziaren eskura 20 galderaz osatutako galdeketa bat. Poliziei zuzenduriko formazio bat ere bideratuko dute, emakume erasotuei buruzko jarrera egokitzeko xedez.

Erasotzaileen segipenean ere indarrak jarri nahi ditu Frantziako Gobernuak. Erasotzaileen jarraipena segurtatzeko gisan, eskualdeka bi zentro irekiko dituztela hitz eman du Lehen Ministroak.

Hezkuntzan eta prebentzioan ere indarrak jarriko dituzte. Adibidez, emakume eta gizonen parekidetasunari buruzko formazio behartuak sortuko dituzte irakasleentzako.

Sekretu medikalaren malgutzea

Sekretu medikala ere malgutuko dute, indarkeriaz jakinean diren medikuntzako profesionalei horren berri emateko bidea errazteko xedez. Eztabaida eragiten duen neurria da hau. Hain zuzen, biktimaren baimenik gabe autoritateei indarkeriaren berri emateko aukera horrekin desadostasunean daude hainbat eragile. Argi dena da, justizia feministaren ikuspegitik onartezina dela biktimaren hitzaren kontutan ez hartze hori. Segurtasun medikalaren malgultzea ahalbidetzeko Kode Penalaren aldaketa ezinbestekoa izango dute.

Legedia osatzeko promesa

Ez da Frantziako Legediari ekarriko dioten aldaketa bakarra: “indarkeria” eta “eraginpea” nozioen definizioa ere moldatuko dute. Besteak beste, suizidiora bultzatu duten bikote erasotzaileen jarrera zorrozkiago zigortzeko asmoz. Indarkeria psikologikoa kontutan hartzeko bidea dela azaldu du Lehen Ministroak.

Neurri eskasegiak, feministen begietan

Haserre daude Frantziako feministak eta mespretxu gisa hartu dituzte Bikote barruko indarkerien kontrako Grenelle deitu gogoetaren ondorioak. Plazaraturiko neurri gehienak jada existitzen direla dio #noustoutes mugimenduak. Adibidez, irakasleen formazioa 2010 urteaz geroztik behar lirateke gauzaturik izan. Oraindik gauzatzen ez dena, ordea. Hori dela eta, benetako aldaketa ekarriko luketen neurriak ez daudela deitoratzen dute. Kaleak hartuz adieraziko dute haserrea 18:00etan Parisen.

Bi egunero emakume bat da bere bikoteak edo bikote ohiak hilik agertzen Frantzian. Zifre ofizialei segi, 220.000 emakumek dute bikotearen indarkeria pairatzen Frantzian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Nagyreveko emakume pozoitzaileak

Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]


Artziniegako Mugimendu Feministak salatu du aurreko asteburuko ospakizunetan eraso matxista ugari gertatu zirela

Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.


Sexu erasoak "kopuruz eta intentsitatez handitu" dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako "eraso larri" bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


"Intentsitate altuko" bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Algortan izandako taldeko sexu-eraso baten ustezko egileetako bat atxilotzeko agindua eman dute

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Laura Macaya
"Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei"

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


"Intentsitate handiko" bi sexu eraso erregistratu dituzte Iruñeko sanferminetan

Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]


Eguneraketa berriak daude