Bigarren etxebizitza eta etxe hutsen azterketa herritarraren baitan, ekimenak egin ditu Aitzinak

  • Duela aste batzuk abiatu zuten azterketa herritarra, hainbat postontzietan pegatinak pegatzea zelarik zeregin nagusiena, hainbat bigarren etxebizitza zein etxe huts agerian utziz. Gaur ekimenak burutu dituzte horren harira, besteak beste, Hendaian edota Donibane Lohizunen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 21an - 09:02

"Azterketa herritarrean parte hartu edo haren emaitzak ikusi dituztenek ohar bat egin digute. Argi eta garbi azaltzen diren emaizak ikusgarriago egin behar ditugu", azaldu dute Aitzinako kideek. Horregatik erabaki dute gaur goizean eginiko ekimenetan, postontzietan pegatina txikiak jarri ordez, metro bat baino gehiago neurtzen dituztenak jartzea. 

Aitzina-ren Irakurketa 

Etxebizitza duinak gazteontzat Bigarren etxebizitza eta etxe hutsen azterketa herritarra abiatu genuen duela aste batzuk. Lurra eta Etxebizitzaren arloan gertatzen den espekulazioak, prezioak igoarazi eta bertako herritarrak baina bereziki gazteok etxebizitza duinak eskuratu ezinik uzten gaitu. Etxebizitzaren errealitate gordina azalerazi nahi izan dugu auzoz auzo, herriz herri eta eskualdez eskualde. Gazteriak bere egin du pairatzen duen problematika argitara ateratzeko erronka. Udazkeneko garai hauetan, ez dira guti postontzietan gelditu diren pegatinak. Miarritzeko hondartzako apartamenduak, Itsasuko baserri modernizatuak, Donibane- Garaziko Zitadelako etxeak...eta beste hainbat etxe huts eta bigarren etxebizitza agerian gelditu dira. 

Baina azterketa herritarrean parte hartu edo haren emaitzak ikusi dituztenek ohar bat egin digute. Argi eta garbi azaltzen diren emaitzak ikusgarriago egin behar ditugu. Egoera lotsagarria denean, salatzen duenak ezin du lotsarik izan. Horregatik, erabaki dugu hiru eraikin hauetan ironia erabiltzea. Postontzietan zentrimetro guti batzuetako pegatinak ezartzen bagenituen, metrotik gorako pegatinekinin seinalatu ditugu gaurko etxebizitzak. Aitzinetik dakigu, etxebizitza hauen jabeek ez dituztela gure pegatina erraldoiak kenduko gaur etxera sartzean. Etxebizitza hauen jabeak ez baitira hemen bizi eta ez baitute hemen lan egiten. 

Gure herriaren postaletako irudia saldu ohi dute. Hondartza, eguzkia, surfa, pilota, Ezpeletako piperra. Haatik, bertako etxe xuri teila gorriak gustoko izan arren, badira itxura modernoago baten alde egiten dutenak, Angeluko etxebizitza honen jabea kasu. Igerilekudun paradisu propioa eraiki du La Barre auzoan, handikeria hutsa den kabia. Noski, gisa honetako proiektu bat egiteko baliabideak dituena ez da bertako arkitekturarekin bat egiteaz arduratzen. 

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %75a etxebizitza sozial baterako hautagai izan daiteke. Haien arteko anitz, ikasleak edo langile gazteak. Gure herrietan etxebizitzak falta direla pentsatu ohi dugu usu, baina arazoa ez datza horretan. 2.etxebizitza eta etxe hutsen kopuruei so eginez, guziok etxebizitza duina eskuratzeko ez dago eraiki beharrik. Etxebizitzei ematen zaien erabilpena da gakoa Donibane-Lohizuneko itsasertzeko eraikin honen %80a hutsik dago negu hastapen honetan. Udan soilik erabiltzen diren etxebizitza hauek, bertako zenbat herritarren aterpe izaten ahalko lirateke urte osoan zehar ? 

Hendaian ere nabarmena 2.etxebizitza eta etxe hutsen problematika. Hendaiako zentroan kokatzen den eraikin oso hau dugu horren adibide. Hainbat urte dira bertako etxebizitzek egoiliarrik ez dutela. Lapurdiko kostaldeko herrietako erdiguneen bizitza kolektiboa kolokan ezartzen dute espekulazioak eta hirigintza politikek, herritarrak zentrotik gero-eta urrunago bizitzera behartuz. Eraikin honen gisako kasuetan, Herriko Etxeek denbora luzez hutsik egon diren etxebizitzen gaineko neurriak hartzeko eskumena izan beharko lukete. 

Bada garaia instituzioek arazo honi irtenbidea eman diezaioten. Azterketa lan sakona egin eta erabaki ausartak behar ditugu etxebizitza zinezko eskubidea izan dadin. Etxebizitzak kontsumo eta espekulaziorako erabiltzen den bitartean, guti batzuen negozioak prekarietatera kondenatuko gaitu. Azkenean, Lurra eta Etxebizitzaren inguruko eztabaida, herri-ereduaren inguruko eztabaida da. Gaur agerian utzi nahi izan dugun gisara, turismoa, lurralde-antolaketa, lana eta laborantza ere ukitzen ditu problematika honek. Azterketa Herritar honek errealitatea azalerazteko balio izan badu, egoeraren ezaugarri ezberdinak islatuko dituzten herritarrei hitza emateko asmoa dugu. Udazken honetan egindako lanean oinarrituz, borrokatzeko helburu zehatz eta lorgarriak finkatuko ditugu. Etxebizitza duinak eskuratzeko antolatzen segitu eta ekintzara pasako gira urtarriletik goiti.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


2024-04-05 | Uriola.eus
Alokairuen laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu direla salatu du Berri-Otxoak plataformak

Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.


2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Eguneraketa berriak daude