Ekintzaile sahararrak inpunitatez jipoituak

  • Uniformatu gabeko pertsona batzuek manifestari sahararrrak nola jipoitzen dituzten erakusten du Periodismo Humanok zabaldutako bideoak. Inguruan dabilen poliziak ez du ezer egiten. Martxoaren 22an grabatutakoa da, NBEren ordezkari berezi Chrisopher Ross Mendebaldeko Saharan zen bitartean.


2013ko apirilaren 3an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Manifestatzen ari direla, erasotzaileak gerturatu eta bultzaka hasten zaizkie. Ondoren, ekintzailetako batzuk kalezulo batera eramaten dituzte eta minduta altxa ezinik ateratzen dira handik. Marokoko polizia edo armadaren jantzirik eramaten ez badute ere, walkie-talkien bitartez hitz egiten ageri dira momentu batzuetan.

Saharak Espainian duen ordezkariaren esanetan “okupazio indarrak” bake prozesua oztopatzen saiatzen dira. Bere ustez, bideoan agertzen diren erasotzaileak poliziak dira, nahiz eta hauek ere herritarren laguntza eskatu izan ohi duten horrelako ekintzetarako.

Saharako hirietan manifestazioak egiten dituzte ia egunero. Sahararekin Elkartasunerako Elkarteen Estatuko Koordinadoraren arabera, bideoan ikusten dena “joera orokorra” da. Marokoko poliziari ez zaio inporta NBEren aurrean eman dezakeen itxura, koordinadoraren ustez.

Marokok Espainian duen enbaxadak ez dio sinesgarritasunik eman dokumentuari. Esan dutenez, “irudiak manipulatuta egon daitezke eta ezin da jakin gertakariak benetakoak diren ala ez”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024ko martxoaren 20
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Eguneraketa berriak daude