"Bidelagun izan ditugunekin bat egin eta elkar mimatzeko gogoa dugu"

  • Joxemi Zumalabe Fundazioaren proiektuak kurtso amaierako jaia ospatuko du larunbat honetan Bergaran.


2016ko ekainaren 01an - 09:36

Ia bost urte pasa dira fundazioaren proiektu berritua eraikitzen hasi zenetik. 2012ko otsailean Zarauzko Putzuzulo gaztetxean burututako ekitaldia izan zen fundazioaren garai berriaren abiapuntua.

Ekainaren 4a, beraz, urte hauetan lanean aritu diren kideekin topatzeko gunea izatea nahi dute. Eta borroka den bide horretako topagune ibiltari gisa izendatu dute eguna.

Hortaz, momentu honetan dituzten erronka komunez elkarrekin gogoetatzeko zein jai giroan modu atseginean egoteko unea izatea helburu du Atxiki dezagun oraina lelopeko egunak. Antolatu duten egitarauaren inguruan, Bergarako Txapa irrati librean hitz egin du Joxemi Zumalabeko Ainhoa Narbaizak, eta haren hitzak ekarri ditugu zeharkaldiko azken txanpara.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude