Ba al zenekiten bidai aseguruek beraien betebeharrak bertan behera utzi dituztela COVID-19 garaietan? Eta ba al zenekiten Ekonomia Sozial Eraldatzailearen barruan kokatzen diren batzuk ere pertsonen beharrak alboratu dituztela haien poltsikoei begira?
Ea bada, nire kasua kontatuko dizuet, egun hauetan heldu zaizkidan informazioen arabera nahiko ohikoa den arren. Euskal Herritik kanpora denboratxoa pasatzen dugunok, eta gehienbat nekazari eta indigenen komunitateetan denbora ematen dugunok, bidai asegurua kontratatzen dugu normalean: gaixotzen bagara, bidaiak bertan geratzen badira, lapurtzen bagaituzte edota beste atsekaberen bat izatekotan lasai egoteko, eta gauden tokian egonda bertako herri mugimenduentzat zama ez izateko... badakizue, nonbaitera baldin bazoaz, agian ezin izango duzu askorik lagundu, baina behintzat bertako dinamika ez zapuztu!
"Gure bidaia aseguruek badute klausula bat zeinaren arabera “epidemia edo bat-batean agertu eta berehala kutsatzen diren infekzio gaixotasunen kasuetan” ez dituzten gastuak kitatzen. Norbaitek aurreikusi al du hori asegurua erosterakoan? Nik ez"
Oraingo honetan oso pozik erosi nuen, behingoz eta lagun baten aholkuari esker Ekonomia Sozial Eraldatzailearen barruan kokatzen den Arç Cooperativa topatu nuelako. Dirua ekonomia alternatiboan mugitzeaz gain, bestelako lasaitasuna eman zidan horrek.
COVID-19ak ordea, erakutsi digu gure bidaia aseguruek badutela klausula bat zeinaren arabera “epidemia edo bat-batean agertu eta berehala kutsatzen diren infekzio gaixotasunen kasuetan” ez dituzten gastuak kitatzen. Norbaitek aurreikusi al du hori asegurua erosterakoan? Nik ez... nire errua izango ote da! Norbaitek pentsatuko du pandemian gaudela eta ez epidemian, Osasunaren Mundu Erakundearentzat bi gauza diferente dira, aseguru etxeentzat ez ordea.
Asegurua bera Europ Assistance aseguru etxekoa da (https://www.europ-assistance.es/sobre-nosotros/quienes-somos). Egindako erreklamazioen harira, COVID-19ak baldintzatutako kasu guztietan aseguru barik geratu naiz. Bidai batzuk bertan behera geratu ziren Brasilen (non bidai asko oraindik ere egiten diren koarentena oso malgua egiten ari direlako) eta aseguru etxeak esan zidan kaltea ez zidatela ordainduko, kononabirusak eragindakoa denez. Orduan piztu zen nire alerta eta bestelako galderak egitea bururatu zitzaidan: Argentinatik ezin naiz atera eta horrek bisatu gastu berriak sortaraziko dizkit, pandemiaren errua denez, aseguruak ez dit ordainduko. Gaixotzen banaiz ere, edozelan gaixotuta ere, erantzuna berdina izango da, abisatu didate.
Jakin badakigu aseguruen lana ordaintzen ez saiatzea dela, eta beraz, azaroan urte osorako erositako asegurua izan arren, martxotik aurrera aseguru gabe geratu naizela jakin izan dut. Izan ere, aurkeztutako kasu eta galdera guztiei emandako erantzuna klausula hori izan da.
"Horrelako aseguruak Ekonomia Sozial Eraldatzailearen barne kokatu ahal izango ditugu inoiz? Nire iritzi apalean, ez behintzat gure osasunaren gainetik beraien diru zorroa jartzen duten bitartean"
Kasua are larriagoa da, asegurua Ekonomia Sozial Eraldatzaile arloko Arç Cooperativaren bidez erosi nuelako (aseguru artekaritza da Arç). Beraien erantzuna aseguru etxearekin bitartekaritza lanetan lagunduko zidatela izan zen eta ez zela beharrezkoa kasua publikoa egitea, beraiek beti ere jendea lehenesten dutelako. Jaso nuen azken berria, Europ Assistancek niri bidalitako erantzuna eskatzea izan zen, eta horren ostean ezer gehiagorik ez, hilabete pasatu da. Aurretik, dirua bueltatzeko eskatu nien (745€ ordaindu nituen) eta erantzuna kasu honetan, isiltasuna izan zen; negoziatzeko saiakerak ere bertan behera geratu ziren erantzukizuna aseguru etxearena dela esaten zidatelako. Beste batzuen kasua ere badelako edo izango delako erabaki dut kasua publikoa egitea.
Klausula honen existentziarekin, galdera batzuk datozkit burura... oraindik ere bidai aseguruak salduko dituzte? Gauden egoeran eta datozen hurrengoetan gure diruarekin geratuko dira? Zertarako balio du bidai aseguru batek orain? Nire aholkua momentuz, bidai asegururik ez kontratatzea da (orain arte kontrakoa pentsatu izan badut ere)... Eta nire zalantza: horrelako aseguruak Ekonomia Sozial Eraldatzailearen barne kokatu ahal izango ditugu inoiz? Nire iritzi apalean, ez behintzat gure osasunaren gainetik beraien diru zorroa jartzen duten bitartean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]