ARGIA.eus

2021eko maiatzaren 09a

Bidador pastoralaren DVDa salgai jarri dute

  • “Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak” pastoralaren DVDa karrikan da jadanik. Ikuskizunaren estreinaldi egunean  –urriaren 10ean– Iruñeko Burguen Plazan zuzenean grabatutako irudiekin osatua da.

ARGIA @argia
2015eko abenduaren 22a

Pastoralean parte hartu zuten arizale, musikari eta dantzariek Iruñeko alde zaharrean eginiko karrika-inguruko irudiak ere biltzen ditu DVDak. Horiekin batera, pastoralaren testua eta xehetasun guztiak biltzen dituen liburuxkak osatzen du Karrikirin soilik, eta 12 euroren truke, eskuratu ahal izanen den DVDa.

Pastorala Duguna dantza taldeak, Zaldiko Maldikok, Euskaldunon Biltokik eta Karrikiri elkarteak bultzatutako egitasmoa da, Joxemiel Bidador historialari, filologo, dantzari, ikertzaile, irakasle eta idazle iruindar zenaren omenez. Iruñean ekoiztutako lehenengo pastorala izan da eta estreinaldia pasa den urriaren 10ean burutu zen mukuru betetako Burguen plazan, Iruñean.

Bidadorren bidez, Iruñeko euskaldunak ere omendu ditu ikuskizunak, Bidadorrek, bere obraren bidez, gutxik bezala agerrarazi baitzuen Iruñeko euskaltzaleen izaera organikoa eta kolektiboa. Antzerkia, dantza eta kantua nahasten dituen herri-ikuskizunaren gidoia Jon Alonsok idatzi du, eta zuzendari lanetan Aritz Ibañez eta Ihitz Iriart aritu dira. Guztira laurogei lagun inguru aritu dira; musika, antzezpen eta ekoizpen lanetan, denak amateurrak eta eskuzabaltasunez. Tuterako Erraldoien konpartsak eta San Lorentzoko Dantzariek ere hartu dute parte gonbidatu gisa, bi taldeetan partaide izan baitzen Joxemiel Bidador.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Pastorala  |  Euskara Iru˝ean

Pastorala kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude