Pasa den otsailaren 6an pasatakoa salatu zuen Donostialdeko Okupazio Bulegoak Hernaniko Tilosetan egindako kontzentrazioan: "bi bizilagun desalojatu zituen Urkilla S.L promotorak".
Donostialdeko Okupazio Bulegoak deituta, kontzentrazioa burutu zuten herenegun Tilosetan, pasa den asteazkenean, otsailaren 6an gertatutakoa salatzeko: "Hernaniko bi bizilagun desalojatu zituen Urkilla S.L. promotorak. Desalojo honetan, promotoraz gain Hernaniko Bake Epaitegiak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak parte hartu zuten".
Azaldu dutenez, "desalojoa abixurik gabe eman zen, eta inolako agindurik erakutsi gabe". Poliziaren jarrera "harroa" ere kritikatu dute.
Gertatutakoaren aurrean, diote, "Kaleratzerik gabeko herria den Hernaniko Udalak ezer gutxi egin dezakeela dio, desalojo bat delako, eta ez etxegabetze bat». «Hernanin pisu bat alokatzeko ohiko laguntzak» eskaini dizkie, «denok ezagutzen dugun arren Hernanin dagoen etxebizitza arazoa».
Gertatutakoarekin, "bi pertsona eta euren txakurrak kalean geratu dira", salatu du Okupazio Bulegoak; baita "desalojoa, jokabide irregularrak, honen biolentzia eta erakundeen hoztasuna" ere.
"Berriro ere, hamarnaka etxebizitzaren jabe diren espekulatzaileek herritarren duintasunak baino pisu gehiago du. Etxe huts bat gehiago dago, eta bi pertsona gehiago kalean", diote kezkaz.
Eta aldarrikatu dute: "zilegi da okupazioaren bidea etxebizitza izateko".
Albiste hau Urumeako Kronikak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.
21 Zabalgunea udal soziatateak desalojo data ezarri diela jakinarazi dute Alde Zaharreko espazio okupatua kudeatzen duten Auzoan Bizi etxebizitza sareak, Herrizoma elikadura sareak eta Zaharraz Harro jai herrikoiak. Korda “defendatuko” dutela adierazi dute.
Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek.
Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]
Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.
Beste bizi eredu baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.