Bi milioi katalanek baino gehiagok emango dute botoa azaroaren 9an

  • Gabinet d'Estudis Socials i Opinió Pública (GESOP) agentziak El Periódico de Catalunya egunkariarentzako prestatu duen inkestaren emaitza da asteazkenean ezagutu dena.


2014ko urriaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
CiU, ERC eta CUPeko boto emaileak dira galdeketan parte hartzeko asmo nabarmenena dutenak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Honen arabera, gaurkoz bi milioi baino gehiago lirateke azaroaren 9an botoa ematera joango diren herritarrak, zentsoaren %33 inguru.

Inkestetan GESOPri herritarren %47ak azaldu dio parte hartzeko asmoa eta ondoren agentziak datu hori interpretatzeko gurutzatutako ponderazioek eraman dute %33 horretaraino.

Bere kalkuluak argudiatzeko, GESOPek erakutsi du aurreko bozketa nagusi batzuetan aurretik botoa emateko intentzioa adierazi eta gero errealitatean eman dutenen arteko desfasea. Adibidez, Estatutaren erreferendumean %78ak esan zien aurretik ikerlariei botoa emateko asmoa zutela, baina errealitatean %48k eman zuen.

Espero izatekoa zen moduan, CiU, ERC eta CUPren boto emaileak dira galdeketan parte hartzeko asmo nabarmenena dutenak. ICVko aldekoen bi herenek diote botoa eman nahi dutela eta PSCren erdiak baino zerbait gutxiagok. Podemosen aldekoen artean ere zatiketa berdintsua dago, erdia joatekotan, beste erdia paso egiten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude