Bi haur txinatar eta luxuzko kotxe bat

  • Pasa den urteko larunbat goiz eguzkitsu batean gertatu zitzaizkidan zer pentsatua eman zidaten bi gertaera, bata bestearen atzetik, ordu laurden eskaseko tartean, hari fin baten bidez elkarlotuta baleude bezala…


2020ko martxoaren 02an - 08:32
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1. Semea ume-kotxean sartuta, buelta bat ematera atera ginen, haize pixka bat hartu asmoz. Hala, izkinako bazar txinatarraren parean, sei eta hamar urte bitarteko bi haur txinatar ikusi nituen pozik baloi batekin futbolean jolasten. Bazarreko langile baten seme-alabak ziren antza. Alaitasuna eman zidan irudi hark, ondorengoa pentsatuz: “Egungo haurrak milaka jostailu izan arren ez direla pozik bizi esaten dute batzuk. Bi hauek, ordea, guk txikitan bezala, plastikozko baloi bat nahikoa dute ezin zoriontsuago ibiltzeko”. Bat-batean, gizon bat gerturatu zitzaien, eta bi umeei irainka eta imintzioka hasi, oso modu biolentoan. Gizonaren gorroto begiradaren parean, anai txikiaren beldur aurpegia eta malkoak ikus zitezkeen. Bi umeak bazar barrura korrika joan ziren arren, gizon hark maldizioka segitzen zien kaletik. Urrundu zenean ere, atzera begiratu, eta berdin jarraitzen zuen…

"Nori egiten zioten min baloiarekin jolasean zebiltzan bi haur haiek? Zein zen haien errua? Txinatarren seme-alabak izatea agian?"

Ezin nuen sinetsi gertatzen ari zena. Segundo batzuk lehenagoko alaitasuna, goibeltasun lainoek estali zidaten. Zer dela-eta gizon haren jokabidea? Nori egiten zioten min baloiarekin jolasean zebiltzan bi haur haiek? Zein zen haien errua? Txinatarren seme-alabak izatea agian? Gizona nahiko urrundu zela ikustean soilik atera ziren bi haurrak kanpora. Eta berriro baloiarekin jolasean utzi nituen.

2. Paseoan jarraitu nuen, ikusitakoa ahaztu ezinean. Zentrorako zubia igaro, eta semaforoa berdean jarri ondoren, zebra-bidea igarotzen hasi ginen, hiru haurrekin zihoan andre batekin batera. Bat-batean, kotxe handi bat ziztu bizian pasa zen, ia-ia andrea eta bere haurrak zapalduz. Kotxeentzat gorrian zegoen semaforoa. Andreak eta nik oihu egin genion gidariari, baina inguruan zeudenetariko inork ez nuen ezer esan, ezer egin. Denak isilik, ezer gertatu izan ez balitz bezala. Kotxe hura heldu bat eta hiru haur hiltzeko zorian izan zen arren.

Izan ere, hura ez zen edozein kotxe. Luxuzko kotxe handi eta distiratsu bat baizik. Handik metro gutxitara zegoen bost izarreko hotel dotorearen kanpoan geratu zena. Barrutik bi trajedun gizon eta soineko eleganteko bi emakume irten ziren,  zain zuten hoteleko langileari kotxeko giltzak pasa, eta sarrerako alfonbratik gora igo ziren, lepo tente, inguruan zeudenen mirespen eta inbidia begiraden artean.

Langile txinatarren seme-alabei gorrotoa. Ia hiru haurren heriotza eragin zuten dirudunei gorazarrea. Batzuk, ezer txarrik egin gabe ere, beti jomugan. Beste batzuei, ekintza bortitzenak egin arren ere, beti eta dena barkatzen zaie.

"Gai konplexu asko egon litezke jarrera honen guztiaren atzean (lan eskubideak, inmigrazioa, integrazioa, aurreiritziak, desberdinari beldurra…), punta eta ertz zorrotzekoak, baina argi dago zerbait gaizki ari garela egiten"

Gai konplexu asko egon litezke jarrera honen guztiaren atzean (lan eskubideak, inmigrazioa, integrazioa, aurreiritziak, desberdinari beldurra…), punta eta ertz zorrotzekoak, baina argi dago zerbait gaizki ari garela egiten. Sarritan entzuten ditut bizimodua aurrera ateratzeko egunaren ordu gehienak lan ta lan pasatzen dituztenen aurkako komentarioak, arabiar edo asiar jatorrikoak direlako. Korrupzioz beteriko eskuin alderdietako buruen edo langileen eskubideen aurka gogor aritzen diren enpresarien elkarteen aurka, alabaina, askoz kritika gutxiago entzuten ditut.

Langile klasea, proletarioa, klaseen araberako gizartea… iragan urruneko kontu hutsalak direla saldu nahi digute. Porrot egindako teoriak direla, iraungitutako aldarriak. Egun ez dagoela gizarte-klaserik, edo egotekotan, denok klase ertainekoak garela. Ez diet sinesten. Gero eta handiagoa eta nabariagoa baita boteretsuen eta gainontzekoen arteko arrakala. %99aren etorkizuna % 1ak erabakitzen du, oraindik ere. Ingurura begiratu besterik ez dago: lan baldintza prekarioak, lanean hildakoen kopuru beldurgarriak, jubilaziorako adinaren atzeratzea, etxe desjabetzeak… Guzti horien erantzule eta errudun ere bazar txinoetako langileak edota pakistandarrak ote dira? Benetan?

Langile jendea langile jendearen aurka jartzea. Horra aipatu %1 horren estrategia, euren bidegabeko luxu, pribilegio eta boterea mantentzeko. Ez da taktika berria, baina esango nuke arrakasta izaten ari dela. Izan ere, gurea ere gero eta gizarte arrazistago, xenofoboago eta eskuindarragoa dela iruditzen zait batzuetan. Errazena gu baino are eta zapalduago daudenen aurka egitea da. Baina horrek ez du ezer konponduko, horiek ez baitira gure arazoen erantzuleak.

Agian iraganeko liburuei hautsa kendu eta klase kontzientzia hartzea da berdintasunean, justizian, bakean eta guztiontzako ongizatean oinarrituko den etorkizuneko gizarte bat eraikitzen hasteko lehen pausua.

“Ez dago demokrazia posiblerik klaseetan oinarritutako gizarte batean”.
Jesus Ibañez (A Contracorriente).

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude