Larunbatean eman zuten ezagutzera jende aurrean Eredu Energetiko Berri Baterako Plataformaren (EEBBP) EAEko taldea, Durangon egindako ekitaldian. EEBBP 2012ko abuztuan sortu zen Espainiako Estatuan; iturri berriztagarrietan, efizientzian, aurreztean eta hiritarren erabaki-ahalmenean oinarritutako energi eredua defendatzen du.
Joan den asteburuan Ingurumen Jasangarritasunari buruzko Berdeago azokaren lehen edizioa egin zuten Durangon, eta EEBBPk gertakizun hori baliatu zuen lehen agerraldi publikoa egiteko EAEn. Nafarroan, berriz, iazko urriaren 3an jarri zuten martxan plataforma. Oraingoz, antzuak suertatu dira Iparraldeko Bizi! kolektiboarekin elkarturik Euskal Herri osoko talde bat antolatzeko saiakerak.
Plataformak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, “Euskadi eredu energetiko berri baten alde borrokatzeko toki garrantzitsua da. Ez bakarrik Iberdrolak, [Espainiako] oligopolio elektrikoko kideetako batek, egoitza hemen daukalako, edo SHESA (Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi) fracking suntsitzailearen bultzatzailea delako, baita ere hemendik kilometro gutxira Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzeko asmoa daukatelako”.
Momentuz 30 kolektibo inguruk osatzen dute EAEko taldea, alderdi politikoak, sindikatuak, elkarte ekologistak eta energia kooperatibak barne. Banakoek ere parte har dezakete.
Une honetan, EEBBP pobrezia energetikoaren arazoa ezagutarazten eta salatzen dihardu buru-belarri. Joan den astean gogorarazi zutenez, Espainiako Estatuan 2012an egindako bizi-baldintzei buruzko inkestaren arabera familien %18 inguruk ezin izan zuen neguan tenperatura egokirik eduki etxe barruan. Kalkulatu da, gainera, urte hartan 1,4 etxebizitzari eten zietela argindarra, ez ordaintzeagatik.
Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]
"Elite ekonomiko baten pribilegioak iraunarazten diren aldi berean, konponbide faltsuak eskaintzen dizkigute, egiazko konponbideek beharko luketena onartu gabe: oligarkia energetikoa erabat auzitan jartzea, hazkunde ekonomikoaren aginduarekin haustea, gure eredu produktibo... [+]
Berdeago Azoka egingo dute martxoaren 22tik 24ra, Durangoko Landako Gunean. Energia-eraginkortasunaz eta kontsumo arduratsuaz kontzientziatzeko helburua du Jasangarritasunaren Euskal Azokak, ingurumena babesteko irtenbideak tarteko.
Fisikan lizentziatua eta Filosofia doktore, Gasteizen du ohiko bizitokia Adrián Almazánek (Madril, 1990), baina egun Madrilgo Carlos III Unibertsitatean ematen ditu klaseak. Digitalizazioak ingurumenean, energian eta gizartean sortzen dituen eraginak izan ditu... [+]