Lurrikara berri batek tsunami arriskua piztu du Turkian

  • 6,4 gradukoa izan da lurrikara, eta ondoren hainbat erreplika eragin ditu, 5,8 gradukoa handiena. Gutxienez sei pertsona hil ditu dardarak. Tsunami arriskua dela eta, agintariek itsasotik urruntzeko eskatu diete herritarrei.


2023ko otsailaren 21ean - 12:43
Azken eguneraketa: 15:10
Argazkia: EFE agentzia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Beste lurrikara bat izan da Turkian otsailaren 20an, eta gutxienez sei hildako zenbatu dituzte. Turkia hegoaldeko Hatay probintzian izan du epizentroa, Siriarekin mugan. Azken horretan ere sumatu dute dardara: Turkian ia 300 pertsona zauritu dira Fuat Oktay Turkiako presidenteordeak jakinarazi duenez; Sirian gutxienez 470 izan dira, Siriako Giza Eskubideen Behatzailearen arabera. Ritcher eskalako 6,4 graduko dardara izan du lehenak, eta ondoren hainbat erreplika eragin ditu, handiena 5,8 gradukoa.

Otsailaren 6ko lurrikarak ere astindu zuen inguru hori. Agintariek azaldu dutenez, orduan 1.200 eraikin baino gehiago erori ziren behera. Astelehenean, lehenengo lurrikaratik kaltetuta geratu ziren hainbat eraikin eraitsi ditu.

Tsunami arriskua

Lurrikara gertatu den inguruan kostaldeko hiriak husteko agindu dute agintariek, tsunami arriskua iragarrita. Itsasoaren maila asko jaitsi da denbora gutxian, eta horrek tsunamia gertatzeko arriskua iragartzen du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondamendiak
2025eko urriaren 29
Ezeztatu

2025eko urtarrilaren 22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

2024ko azaroaren 20
Lurraldea eta arkitektura
Datuak lurraldera

Eguneraketa berriak daude