Beste bost euskal preso politiko Euskal Herrira lekualdatuko dituzte

  • Espainiako Espetxe Erakundeen Idazkaritzak iragarri duenez beste bost euskal preso politiko lekualdatuko dituzte Euskal Herriko espetxeetara. Mikel Otegi eta Jose Mari Dorronsoro, aldiz, Iruñeko espetxetik Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeren batera mugituko dituzte.


2022ko otsailaren 22an - 17:45
Azken eguneraketa: 18:47

Tantaka ari da Espainia euskal preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzen. Beste zazpi mugimenduren berri eman du asteartean Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiak. Bost preso Euskal Herriko espetxeetara ekarriko dituzte, eta beste bi, Mikel Otegi eta Jose Mari Dorronsoro, Iruñeko espetxetik Martuteneko (Donostia, Gipuzkoa), Zaballako (Araba) edo Basauriko (Bizkaia) espetxera eramango dituzte, Jaurlaritzak hartu behar du erabakia.

Aurreko astean jakin zen Otegiri biriketako tuberkulosia diagnostikatu ziotela, urgentziaz ospitaleratu eta gero. Gaixo larria izanik bera eta bere egoeran daudenak askatzeko eskatu zuen Etxerat elkarteak.

Mikel Izpura Zuerako espetxetik Iruñekora lekualdatuko dute. 2000tik daukate preso, eta 2019an bete zituen bere 30 urteko zigorraren hiru laurdenak. Endika Garate eta Maite Pedrosa Duesoko espetxetik ekarriko dituzte Euskal Herrira. Garatek 2029an beteko ditu 30 urteko zigorraren hiru laurdenak, eta Pedrosak, aldiz, 2019an bete zituen

Ana Belen Egues Asturiaseko espetxetik ekarriko dute, eta 2024ean beteko ditu 30 urteko zigorraren hiru laurdenak, bigarren graduan dago orain. Javier Gallaga Darocatik lekualdatuko dute, eta 2027an beteko ditu 30 urteko espetxe zigorraren hiru laurdenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude