Bertxiotzea delitua bada, zer da “atsegin dut” ematea?

  • Urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote herritar bati, ustez “terrorismoa” goratzen zuen mezu bat bertxiotzeagatik.


2017ko azaroaren 17an - 11:22
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Auzitegi Gorenak hartu du erabakia. Herritar bat urte eta erdiko kartzela zigorrera kondenatu du mezu bat bertxiotzeagatik, auzitegiaren ustez nahikoa baita “modu batera edo bestera mezura iristea eta hari publizitatea ematea, mezua pertsona kopuru handi batengana zabalduta”. Baina zer da kopuru handi bat?

2014 eta 2015 artean bideo batzuk zabaldu izanagatik zigortu dute. Bideo batean Josu Uribetxebarriari eginiko omenaldiaren zati bat ageri da. Epailearen ustez, irudi horiek “agur eta ohore” mezuarekin lagunduta terrorismo delitua osatzen dute.

Auzipetuaren defentsak ordea argudiatu du, mezua ez zuela akusatuak sortu, aurrez sarean zegoen mezu bat bertxiotu zuela auzipetuak. Gainera, mezuak adierazpen askatasunaren barruan daudela uste du defentsak. Baina epaileak ez ditu aintzat hartu argudioak.

“Terrorismoari gorazarre” egiten dioten mezuak bertxiotzea delitu bihurtu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Orain galdera da, atsegin dut emateak zenbat balio du auzitegiaren eskalan? Eta bertxiotutako mezua facebookera igotzeak? Eta instagramera? Eta telebistan txio hori erakusteak?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Eguneraketa berriak daude