‘Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen’, bertsolaritzaren alde feminista ikertzen duen liburua

  • 2018ko Iruñeko “Bertsolaritza genero-ikuspegitik” Udako Ikastarotik abiatuta “Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen” liburua argitaratu berri du UEUk Miren Artetxe Sarasola eta Ane Labaka Mayoz bertsolari eta ikertzaileen koordinaziopean


2019ko urriaren 23an - 13:17
Ane Labaka eta Miren Artetxe, liburuaren koordinatzailea (argazkia: UEU).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bertsolaritza eta feminismoari buruzko gogoeta eta eztabaidarako materiala biltzen duen liburua argitaratu du Udako Euskal Unibertsitateak (UEU). Liburuaren izenburua Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen da eta Miren Artetxe eta Ane Labaka bertsolari eta ikertzaileek koordinatu dute. Gai horiei buruz egiten ari diren zenbait ikerketa eta hausnarketari leku propioa eta ikusgarritasuna ematea eta, etorkizuneko gogoetak bideratzea, osatzea eta zabaltzea da liburu honen helburu nagusia. 

Liburuaren abiapuntua iaz Iruñean egin zen Bertsolaritza genero ikuspegitik UEUko udako ikastaroa da, eta Artetxek eta Labakak esan dute, azken batean, bertsolaritzari perspektiba feminista batetik begiratuz orain arte egin diren lan batzuen bilduma egitea izan dela beren lana.

Liburuan, Izar Alguerok (Sofatik oholtzara), Uxue Alberdik (Bertsoraino. Kontrako eztarritik lanaren alderdi teorikoa), Maider Arregik (Sofatik oholtzara), Miren Artetxek (Emakume bertsolari garaikideak. Ahalduntze-prozesu baten kontaketa), Maite Berriozabalek (Gaien garrantzia errealitate eta diskurtsoen eraikuntzan), Mari Luz Esteban Galarzak (Begirada bat bertsolaritzara feminismotik), Jone M. Hernándezek (Gorputz bat ikusten dut zure ahotsean. Gorputz generizatuak bertsolaritzaren soinu-bidean) eta Nerea Ibarzabalek (Naturaltasunaren azpiko guztia) parte hartu dute, eta beste hainbat emakumeek artikulu bana idatzi dute libururako, haien artean, Maialen Lujanbiok. 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Bertsolaritza kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 27
Maria Jesus Berrotaran. Artzu baserritik mundura.
"Alardea publikoa izan zen Borja Jauregi alkateak saldu zuen arte"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...