Bertso saio berezia Billabonan, “(H)ari naizela”-ren 200. irratsaioa ospatzeko

  • Otsailaren 26an bertso saio berezia antolatu dute Ataria Irratiak, Harituz Tolosaldeko bertsozaleen topaguneak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroak elkarlanean: Imanol Artola "Felix"-ek gidatzen duen bertsolaritzaren inguruko saioak 200. programa beteko du martxoaren 3an. Hori ospatzeko "Felix"ek berak gidatutako bertso saio berezia egingo dute Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Julio Sotok. Azken sarrerak salgai dira.


2021eko otsailaren 23an - 11:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2016ko urtarrilaren 17an emititu zuen Ataria Irratiak lehenbiziko (H)ari naizela saioa eta geroztik asteazkenero 20:00etatik aurrera jarraitu daiteke irratiz, edo webgune honetan entzun daitezke orain artekoak. Martxoaren 3an beteko du 200. saioa, eta programaren haria ostiral honetan Billabonan egingo duten bertso saio bereziko bertsoak izango dira. Uhinak du izenburu bertso saioak eta horixe izango du gai ardatza.

Otsailaren 26an, ostirala, 19:00etan Billabonako Gurea zineman arituko dira Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Julio Soto, irrati gidariaren gaiei zukua ateratzen.

Sarrerak hemen eros daitezke. Atariak iragarri du azken 50 sarrerak geratzen direla.

Bertsozale Elkartearen "Bidaiak" egitasmoaren zati ere bada saio berezi hau

Bidaiak egitasmoa sortu zuen Bertsozale Elkarteak konfinamendu garaian, bertsolaritza suspertzeko online ziren saioak eskaintzeko. Bertsozale Elkarteak azaldu duenez, uda ostean ere jarraitu diote bide horri eta Billabonan ostiral honetan egingo den Uhinak saioa egitasmo horren zati da.

 

 


Bertsolaritza kanalean gehiago
2026ko irailaren 18
Bertso bazkari berezia irailaren 26an Azpeitian
Sasoiko menu goxoa eta bertsoz eta ilustrazioz osatutako liburuxka opari

2026ko irailaren 9
Udane Mugerza Salegi, Talde Antolatzaileko kidea
"Arnasgune ibiltaria da txapelketa"

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.