Bertako produktuak sustatzeko akordioa egin dute lehen sektoreak eta Eusko Jaurlaritzak

  • Landa eta itsas eremuko eragileek eta Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu dute jendarteko kontsumo ohiturak aldatu eta lehen sektorea indartzeko helburuz. Nirea egitasmoaren aurkezpenean ez dute ekintza zehatzik azaldu; atxikimenduak eta konpromisoak lortu nahi dituzte.


2014ko apirilaren 9an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EAEko lehen sektoreko elkarte ugarik egin dute bat Nirea egitasmoan: EHNE eta Enba sindikatuek, ENEE elikadura ekologikoaren kontseiluak, Bizkaia eta Gipuzkoako arrantzaleen kofradiek, Nekaturrek eta Euskadiko Elikaduraren Klusterrak. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren babesa izango du: “Bi mundu harremandu nahi ditugu, fisikoki gertu daudenak, baina kulturalki urrutiratzen ari direnak”, dio akordioaren agiriak. Landaz eta hiriaz ari da. Asmoa da herritarrak jabetzea bertako produktuak erosiz inguruko eredu ekonomiko, kultural eta sozialean eragin dezakeela. Egun lehen sektoreak EAEko BPGaren %1,8a sortzen du eta 33.000 lagun bizi dira bertako ekoizpenetik.

Ez dute ekimen zehatzik azaldu, ezta aurrekonturik ere. Dekalogo bat osatu dute eta beste erakunde eta eragile sozioekonomikoengana joko dute lehenik, printzipio horiekin bat egin dezatela eskatzeko. Dena den, herritarren konpromiso pertsonala egitasmoaren zutoin izatea nahi dute.

EHNE-Bizkaiaren ustez, beharrezkoa da beste eragileak inplikatzea eta “edukiz betetako” sare bat sortzea: “Definizio handiagorik gabe, Nireak porrot egingo du seguru”, dio sindikatuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lehen sektorea
2025eko abenduaren 10
Sagastietako bioaniztasuna
Etengabe esperimentatzen, lurrari begira beti

2025eko abenduaren 10
Sagarraren ekoizpen kostuak
Sagardoa merke… baina noren bizkar?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!