Bere burua entregatu du Bilboko hilketen susmagarritzat jo duten gizonak

  • Atzo arratsaldean entregatu zuen bere burua, eta adierazi du ez duela hilketekin zerikusirik; ikerketan laguntzeko prest dagoela gehitu du.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bart gauean Ertzaintzak Berriari adierazi zioenaren arabera, Bilboko hilketak egitearen susmagarria den gizonak bere burua entregatu zuen komisaldegian; horren ostean, atxilotu egin zuten.

Ikerketaren arabera, gizon hau harremanak izateko kontakturako aplikazio bidez jarri zen harremanetan biktimekin; hau dela eta, hainbat hedabidek bi hilketekin lotzen dute gizon hau, eta beste birekin lotzeko zantzuak daudela gehitu dute.

Antza denez, duela aste batzuk eman zuen epaileak atxilotu berri duten gizona atxilotzeko agindua. Berriak Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailarekin hitz egin du, eta diote ez dutela argitaratutako informazioa baieztatzen ezta gezurtatzen ere, eta ikerketa aurrera joan ahala eskura duten informazio guztia emango dutela gehitu dute.

Ikertzen ari diren hilketak 2021.urteko irailetik urrira gertatu ziren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
2025eko apirilaren 9
Meloi saltzailea
Antifa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!