Benoit Hamon da PSren hautagaia Frantziako presidentzialetarako

  • Benoit Hamon hezkuntza ministro ohia nagusitu zaio lehen ministro ohi Manuel Vallsi, bozen %58 eskuraturik. PSko ildo ezkertiarraren garaipenak Hollande-Vallsen aroaren amaiera ekarri du. Hala ere, Vallsek ezkerra batzera deitu du, baita Hamon presidentegaia sostengatuko duela adierazi ere.  


2017ko urtarrilaren 30an - 08:42
Manuel Valls et Benoît Hamon, atzoko bozketaren emaitzka ezagutu ondoren bildu ziren unean.

Apirileko presidentzialetarako kanpaina ongi bideratzeaz gain, PSko Benoit Hamon hautagaiak ezkerra bildu behar du. Bost dira hautagai nagusiak: Marine Le Pen (FN), François Fillon (LP), Emmanuel Macron (ekonomia ministro ohia eta liberala), Benoit Hamon (PS) eta Jean-Luc Mélenchon (PCF).

Inkestek, honako boz portzentajeak iragarri dituzte lehen itzulian: Le Pen: %25. Fillon: %22. Macron: %21. Hamon: %15. Mélenchon: %10.

PSko hautagaia Benoit Hamon izateak Mélenchoni bozen galera ekarri dio. Aldiz, Macroni bidea zabaldu dio eta presidente izateko hautagai sendoa bihurtu ere. Honezkero, PSko ezker liberaleko hainbat kideren sostengua irabazi du. Ekologiako egungo ministro Ségoléne Royal-ena, esaterako.

Presidente izateko bigarren itzulira pasako badira lan franko dute ezkerreko bi hautagaiek. Inkestek honako agertoki hauek aurreikusten dute bigarren itzulian: Fillon (% 60) vs. Le Pen (%40). Macron (%48) vs. Fillon (%42), Emmanuel Macron (%65) vs. Le Pen (%35). Ezkerreko hautagaiei ez zaie aukerarik aitortzen.

Emmanuel Macron, alderdi politikorik gabeko hautagaia da, inkognita eta ez ohiko hautagaia da Frantziako aro politiko berrian. Bere irudia eta diskurtso teknokrata zehaztugabearekin, gazte askoren sinpatia erakarri du orain arte.   

François Fillon hautagai sendoena zen presidente izateko, baina bere emazte Penelope Fillon aferan murgildua ikusi du bere burua: Penelopegate delakoan, Canard Enchaîné agerkariak salatua eta argitaratua.  

Eskuin muturreko Marine Le Pen da hautagai sendoena lehen itzulian. Historikoki baina, gainerako alderdien arteko aliantzak bidea itxi dio bigarren itzulian garaile jalgitzeko.

Ezkerraren aukerak oso murritzak dira. Hasteko eta behin, Hamonek eta Mélenchonek bat egin beharko lukete. PSko hautagaiak eskua luzatu dio PCFkoari. Alta bada, Mélenchonek egindako lehen adierazpenetan batzeko ezina agerikoa da: “Zergatik lagundu PS batzen, bere jendea bizkarra eman eta alderdia abandonatzen ari denean?”. Egiari zor, Vallsek Hamonekiko izan dituen lehen hitzak gidoiaren barnean sartzen dira. Nekeza da pentsatzea Vallsek esandakori eutsiko dionik, PSren baitan bi sektoreen arteko arrakala oso handia baita.

Horren lekuko adierazpen hauek. Benoit Hamon izan da hauteskunde kanpainan Ipar Euskal Herria bisitatu duen hautagai bakarra. Presidentea balitz, “Errenta unibertsala” ezarriko duela esateak zeresan ugari eman du. Alabaina, euskal gatazkaren irtenbide mintzatu bati begira, bere diskurtsosoaren deigarriena hauxe izan da: “Errepublikaren ardura da ETAren desarmatze ordenatua egitea”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 2017ko Frantziako hauteskunde presidentzialak
2017-08-01 | Moha Gerehou
Xenofobia Europan
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean geratzen zaiguna

"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten... [+]


Ezkerra bidegurutzean

Azken hamarkadetan ezkerraren barruan gertatzen ari dena “iraultzailea” da. Bere baitan topa dezakegun perfil soziologikoen arteko aurkakotasuna oso nabarmena da. Alde batetik, balio posmaterialistetan –labur esanda: feminismoa, ekologismoa, arrazakeriaren... [+]


2017-05-21 | Itxaro Borda
Zapatak

Iragan astean, mendiko zapata berriak erosi ditut, izendatuko ez dudan kostalde oparo honetako kirol denda batean. Ez naiz alpinista, ez naiz itsuki gailurren lehian dabilen horietarik ere, maldetan gora eta behera ibiltzea maite duen hiritar hutsa baino: gustatzen zait hatsak... [+]


2017-05-14 | Mikel Asurmendi
Macron presidente: promesak egia bihurtuko balira

Emmanuel Macron da Frantziako presidente berria, hautesleen bozen %65,5 jasota. Marine Le Penek, berriz, %34,2 boz bildu ditu. Macronek 20,7 milioi herritar inguratu ditu eta Le Penek 11. Sei milioi hautesle abstenitu dira.


Ipar Euskal Herrian Macron garaile, alde handiagoarekin

Ipar Euskal Herrian ere atera da garaile Emmanuel Macron, botoen %76,52 lorturik. Abstentzioak, baliogabeko botoek eta boto zuriek ere presentzia handia ukan dute, orokorki, aurreko hauteskundeetan eta zehazkiago, lehen aldiz Le Pen bigarren itzulian kokatu zen 2002 urtean baino... [+]


Eguneraketa berriak daude