Roundup pozoi dosi handiak aurkitu dituzte gosaritako hainbat zerealetan

  • Glifosato arrastoak aurkitu ditu hainbat zerealetan ingurugiroaren gaineko ikerketa eta aktibismo talde batek, AEBetan egindako azterketa batean.


2018ko abuztuaren 27an - 14:55
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Environmental Working Group-ek gosaritarako produktuen artean aurkitu daitezkeen zerealen artetik 45 ikertu ditu, denak ere herbizidak darabiltzaten zelaietatik eratorriak. Iragan abuztuaren 15ean jakitera eman zuenez, ikertutako produktuetatik 43tan aurkitu dute glifosatoa, horietatik 31tan oso maila altuan. Gosaritarako zerealak haurrei zuzendurik saltzen diren heinean, txikienek minbizia pairatzeko arriskua areagotu dezakete.

Izan ere, datuok glisofatoaren segurtasuna eztabaidagai den momentuan kaleratu dira. Erregulatzaile estatubatuarrek herbizidak ziurrenik minbizirik eragiten ez duela defendatzen duten bitartean, Munduko Osasun Erakundeak minbizi eragilea izan litekela dio. Azken erakunde honen Ikerketaren Nazioarteko Zentroak glifosatoa kantzerigeno posible deklaratu zuen 2015ean.

Monsantok garatu zuen glifosatoa orain 40 urte, eta mundu mailako herbizidarik ezagunenean bilakatu zen. Datu ofizialen arabera, 2011tik hona 250 milioi Libra glifosato fumigatzen dira urtero AEBetan. Herbizida honen kontzentrazio maila altuena garian, garagarrean edo oloan aurkitu daiteke.

Ikerketaren bitartez frogatu ahal izan dutenaren arabera, olo ekologikoarekin landutako 16 produktutik 5ek ere glifosatoa zeukaten. Nekazaritza ekologikotik eratorritako produktuen glifosato maila kontsumitzailearen osasuna arriskuan jartzeko bestekoa izan ez arren, hauek ez lukete kimikorik izan behar.


Glifosatoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.